2018(e)ko Aprilren 14(a) 10:00

Aldundiak 300.000 euro jarriko ditu Bizkaiko udalerri txikietako kultura jarduerak sustatzeko

Euskara eta Kulturako Saila

Aurrekontuko partida horren bidez, foru erakundeak behar duten laguntza eman nahi die 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalei, folklorearen, arte eszenikoen, ikusizko zein ikus-entzunezko arteen eta literatura sustapenaren arloetako jarduerak antolatzeko.

Kultura eskaintza orekatua sustatzeko orduan, Bizkaiko Foru Aldundia ondo jabetuta dago zer nolako zailtasunak sortzen diren eskaintza hori demografikoki txikiagoak diren udalerrietan gauzatzeko. Hori dela eta, laguntza lerro berariazko bat onartu du, Bizkaiko Lurralde Historikoko 5.000 biztanletik beherako udalek kultura jarduerak antola ditzaten. Guztira 300.000 euro jarriko ditu helburu horretarako.

Foru dekretu batek onartu dituen diru-laguntza horien bitartez, goian aipatutako udalerriei behar duten laguntza eskaini nahi zaie bizitza kultural egokia sortzeko, barruan hartuko dituena folklorearen, arte eszenikoen (musika, dantza, antzerkia), ikusizko zein ikus-entzunezko arteen eta, azkenik, literatura sustapenaren arloetako jarduerak.

Eskaerak eta agiriak aurkezteko 2019ko martxoaren 15era arteko epea dago.