2018(e)ko apirilaren 13(a) 13:31

Lorea Bilbao diputatuak eta Diego Garate arkeologoak Berriatuko Atxurra koban aurkitutakoaren balantzea aurkeztuko dute

Euskara eta Kulturako Saila

Eguna: apirilaren 16a Ordua: 10:00 Lekua: Arkeologi Museoa (Mallonako Bidarriak, 2, Bilbo).

Atxurra historiaurreko santutegiaren aurkikuntza 2015eko irailaren 25ean izan zen; Diego Garate arkeologoak eta Iñaki Intxaurbe espeleologoak aurkitu zuten, Garatek 2014tik zuzentzen zuen arkeologia-indusketako proiektuaren esparruan. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du Atxurraren aparteko arkeologia-ondarearen ikerketako diziplina anitzeko proiektu zientifikoaren martxan jartzea.

Santutegiak garrantzi berezia du koban errepresentatutako marrazkien kopuru handiagatik eta espazio apainduekin lotutako giza jardueraren beste zantzu batzuen presentziagatik. Pieza batzuk erakusgai egongo dira Bilboko Arkeologi Museoan.