2018(e)ko martxoaren 29(a) 11:00

Bizkaiak indartu egingo ditu bere ekintzailetza-ekosistema, Sosa bizkortzailearekin akordioa eginda

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta bizkortzaile israeldarraren arteko akordioak munduko berrikuntza nodo handienetako baten ateak zabalduko dizkie Bizkaiko startupei

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sosa nazioarteko bizkortzaileak lankidetzan jardungo dute Bizkaiko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosistemak Israelgo nodoarekin loturak egin ditzan sustatzeko. Bi erakundeek hitzarmena sinatzea adostu dute, bizkortzaile horrek programa bat taxutu dezan, bere aktiboak, bere metodologia egiaztatua, bere jardunbiderik onenak eta bere inbertsiogile sare zabala Bizkaiko lurraldearen eskura jartzeko.

Hala, bada, Bostongo MassChallenge eta CIC - Cambridge Innovation Center bizkortzaileekin sinatutako akordioen ildoari eutsiz, Bizkaiko Foru Aldundiak Ekialde Hurbilera hedatu ditu ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloko munduko liderrekin dituen loturak. Lankidetza berri horri esker, Aldundiak nazioarteko merkatu, inbertsiogile-sare, kapital eta mentore berriengana iristeko aukera eskainiko die lurraldeko startup eta enpresei; zehazki, Israelen izango dituzte aukera berri horiek guztiak.

Sosa erakunde pribatuak Israelgo Tel Aviven du egoitza nagusia, eta beste egoitza bat dauka New Yorken. Ekintzaileak eta startupik berritzaileenak korporazioekin eta inbertsiogileekin harremanetan jartzen ditu, eta konponbide teknologiko disruptiboak eskaintzen dizkie, haien negozioei balio erantsia emateko helburuarekin. Iaz Sosak 1.500 startup baino gehiago jarri zituen harremanetan enpresa globalen multzo aukeratu batekin. Ehunka bilera bideratu zituen, eta emaitza gisa solaskideen arteko elkarlan ugari sortu ziren.

Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzailetzaren ekosistema sendotu nahi du, ekintzaile liderrei gaikuntza eta orientazioa eskainiz, eta hitzarmen hau estrategia horren barruan dago. Helburua da hemengo zein nazioarteko startupak erakartzea eta hobeto atxikitzea, Bizkaia ekintzailetzarako leku erakargarri eta nazioarteko erreferentzia bihurtuz.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...