2018(e)ko martxoaren 13(a) 15:30

Bizkaiko zerga-bilketa 1.587 milioi eurokoa da otsailera arte

Ogasuna eta Finantzetako Saila

2017. urtearen aldea, % 6,7 igo da zerga-bilketa. Bi hilabete hauetan, 2018. urteko aurrekontu osoaren % 21,4 bildu du Foru Ogasunak.

Bizkaian urtearen lehen bi hilabeteetan tributu itunduak direla-eta bildutakoa 1.586,9 milioi euro izan da. Diru-kopuru hori 99,4 milioi euro gehiago da 2017ko aldi berari dagokiona baino; horrek % 6,7 igoera ekarri du.
Bilketa oso horretatik, 759,6 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, zeina % 10,7 hazi den (73,6 milioi euro gehiago). Zuzeneko zerga nagusien artean, PFEZa (677,4 milioi) % 4,7 igo da; sozietateen gaineko zergan, 62,8 milioi euro bildu dira (2017. urtean, berriz, 16,2 milioi euro); oinordetza eta dohaintzen gaineko zergan, 7,6 milioi euro bildu dira (% 19,1 gutxiago); eta ondarearen gaineko zerga % 2,5 igo da, 0,9 milioi euro bilduta.
Zeharkako zergei dagokienez, guztira 818,8 milioi euro bildu dira urtarrilean eta otsailean, hau da, % 3,9 gehiago (30,5 milioi euro gehiago) 2017. urtean baino. Zeharkako zerga nagusia, BEZa (Aldundiak berak kudeatzen duena) % 2,7 igo da (15,3 milioi euro iaz baino), eta guztira 573,4 milioi eurora heldu da. Fabrikazio-zerga berezien artean, hidrokarburoen gainekoa % 2,8 igoa da; tabako-laboreen gainekoa, % 8,5, eta elektrizitatearen gainekoa, % 1.
Bestalde, tasak eta beste sarrera batzuk direla eta, 8,5 milioi euro bildu dira, 2017. urteko aldi berean baino 4,7 milioi gutxiago.
Hori horrela, Aldundiak berak kudeatutako tributu itunduak direla eta, guztira 1.586,9 milioi euro bildu dira: tributuak direla-eta ekitaldi honetan aurreikusitako aurrekontu osoaren % 21,4.