2018(e)ko otsailaren 22(a) 15:58

Aldundiak enplegugarritasuna sustatzeko ‘millennials’ gazteak eta enpresak hurbiltzen dituen programa jarri du abian

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Ekimena EHU/UPV, Euskalit eta Human-ekin lankidetzan garatzen da.

Teresa Laespada, programako partaideekin

Guztira 25 izan dira prozesua hasi duten gazteak.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak (DEMA, bere Enplegu eta Ekintzailetasunerako Agentziaren bidez) 1000x1000 deritzon programa berria jarri du abian. Programa honen helburua enpresen eta ‘millennials’ gazteen arteko hurbilketa sustatzea da enplegugarritasuna hobetzearen ondoreetarako.

Aipatu den Saileko arduraduna den diputatuak, Teresa Laespadak, gaur arratsaldean aurkeztu duen programa hau aste honetatik aurrera ari da garatzen EHU/UPV, Euskalit eta Human erakundeekin lankidetzan eta ezarri da zortzi hileko iraupena edukiko duela.

Laespadak azaldu du enplegugarritasuna sustatzeko programa berritzailea dela, ardatza enplegua era aktiboan bilatzen ari diren eta enplegurako aurreko belaunaldiekiko nabarmen desberdinak diren motibazioak eta gaitasun apartak dituzten "millennial" deritzon belaunaldiko kualifikaziodun pertsona gazteengan jartzen duena.

Programa aste honetan hasi da eta 25 gazte parte hartzaile ditu, EHU/UPVko Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazioko Zientzien Fakultateko ikasleak direnak; gazte hauek curriculumetik kanpoko euren praktikak hasten ari dira hezkuntzako lankidetzako programa baten barruan.

  • 13 PUBLZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOETAKOAK.
  • 5 KAZETARITZAKOAK.
  • 3 ZIENTZIA POLITIKOETAKOAK.
  • 3 SOZIOLOGIAKOAK.
  • 1 IKUS-ENTZUNEZKOEN KOMUNIKAZIOKOA.

Guztira 17 emakume eta 8 gizon dira.

Beste alde batetik, sektore desberdinetako 12 enpresak parte hartzen dute:

  • HIRUGARREN SEKTOREKO ENPRESAK: Bizitegi, Gorabide, Lantegi Batuak.
  • EMPRESA INDUSTRIALAK: Ingeteam, Siemens Gamesa eta Vicinay.
  • ZERBITZUETAKO ENPRESAK Asle, BAT, Bilbomática, Mutualia.
  • KOMUNIKAZIOKO ENPRESA BAT: EITB.

Programa zortzi hiletan garatuko da eta erabat desberdinak izango diren bi fase ditu. Programa osoan Human-en laguntza eta aholkularitza egongo da.

Apirilaren amaierara arte garatuko den lehen fasean gazteen jardueraren ardatza coach enpresak deitzen ditugunak dira. Fase honetan jardueraren iraupena gehienez astean 20 ordukoa da eta gazteak "erronka-enpresak" deitzen diren enpresetako batean garatuko den ekintza zehatz baten proposamenarekin bigarren fasean sartzeko prestatzen joango dira. Hasierako fase honetan gazte bakoitzak hilero 400 euroko ekarpena jasoko du.

Eta bigarren fasean, maiatzetik aurrera eta bost hiletan zehar, aurrez landu duten proposamen hori integratuko diren erronka-enpresa horretan garatuko dute. Kasu honetan ere ordutegia gehienez 20 ordukoa izango da astero eta ekarpena hilero 500 eurokoa izango da gazte bakoitzeko.


Argazkiak