2018(e)ko otsailaren 07(a) 14:07

Bilbo Metropoliko Lurraldeko Plan Partzialaren Aurrerapen Agirian herritarrek parte hartzeko fasea hasi da

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioako Saila

• Lehenengo erakusketa ibiltaria astelehenean egingo da, otsailaren 12an, Getxoko Fadura Kiroldegian • Martxoan zehar parte hartzeko bost tailer egingo dira

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak bi agiri argitaratu ditu Lurralde Bizia webgunean: Bilbo Metropoliko Lurraldeko Plan Partzialaren Aurrerapena eta Ingurumen Ebaluazioaren Hasierako Agiri Estrategikoa (HAE).

Orain, herritarrek parte hartzeko faseari hasiera emango zaio, herritarrei proposatutako lurralde-ereduaren berri emateko eta euren ekarpenak jasotzeko helburu bikoitzarekin.

Horretarako, erakusketa ibiltari bat antolatu da; horren bidez, LPPren berrikuspen-prozesua azaltzen da, eta Aurrerapenaren helburu nagusiak agertzen. Horrekin batera, herritarren ekarpenak jasotze aldera, galdetegiak uzteko postontzi bat egongo da.

Erakusketa datorren otsailaren 12an hasiko da Getxon, zehazki, Fadurako kiroldegian. Hiri-inguru funtzionaleko udalerri bakoitzean egiten diren erakusketen data eta kokaleku zehatz guztiak webgunean egongo dira ikusgai.

Gainera, herritarrek parte hartzeko bost tailer egingo dira; horietan, Aurrerapena idatzi duen lantaldeak egindako lanaren ondorioak azalduko ditu, herritarrekin erkatzeko.

Hona hemen tailerrak egiteko aurreikusi diren egunak:

  • Portugalete, Santa Klara Kultur Etxeko ekitaldi-aretoa. Martxoaren 12an
  • Sondika, udal-liburutegia. Martxoaren 13an
  • Basauri, udaletxeko osoko bilkuren aretoa. Martxoaren 14an
  • Getxo, Getxolan eraikina. Martxoaren 15ean
  • Bilbo, Alde Zaharreko La Bolsa eraikina. Martxoaren 19an

Bilboko metropolialdeko herritar guztiak saio horietara etortzera gonbidatuta daude 18:00etatik 20:30era bitartean.

Informazio gehiago:  http://www.bizkaia.eus/revisiónPTPBM, (Facebook: Lurralde Bizia / Twitter: @lurraldebizia).


Argazkiak