2018(e)ko otsailaren 07(a) 13:41

Aldundiak emakumeen matematikaren, ingeniaritzen eta teknologiaren arloetako bisibilitatea laguntzen du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak ‘Inspira’ programa eta Ada Byron saria finantzatzen ditu. Laespada diputatuak bi ekimen horien aurkezpenean parte hartu du Madrilen.

Laespada, Ada Byron.

Laespadak: "Historia egiten ari direlako, aurrerakuntzan laguntzen ari direlako"

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak emakumeek matematikaren, ingeniaritzen eta teknologiaren arloetan  duten bisibilitatea eta partaidetza sustatzen du eta horretarako ‘Inspira’ programaren eta Ada Byron sariaren finantzaketan laguntzen du.

‘Inspira’ proiektuari dagokionez ikasturte honetakoa bigarren edizioa da; proiektuak bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu neska bizkaitarren artean ikasgeletan hitzaldiak eta jarduerak antolatuz.

Beste alde batetik, Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Sariaren helburua gaur egungo emakume teknologoen ibilbide apartak saritzea eta ikustaraztea da; emakume horien erreferentziak diziplina zientifiko guztietan mendeetan zehar ekarpenak egin dituzten emakume zientzialariak eta teknologoak dira, adibidez sariari izena ematen  dion Ada Byron.

Teresa Laespada diputatuak asteazkenean  Madrilen, Deustuko Unibertsitatearen egoitzan,  egin den bi ekimen  hauen aurkezpenean parte hartu du. Diputatuak  programaren eta sariaren aldeko laguntza azaldu  du esparru horietan guztietan "izan diren, diren eta izango diren emakumeen" presentzia bisibilizatzeko eta  emakumeei aukera hori emateko.

"Izan zirenei esker… Ada Byron bera bezalako emakumeei eta beste askori esker, zientziaren, kulturaren edo eskubideen  funtsezko aurrerakuntzen protagonista argiak izen direlako. Funtsezko protagonista  izan arren, ezkutatuak izan diren emakumeak. Baita direnengatik ere… Emakume Teknologoarentzako Ada Byron  Sari hau jasotzen dutenen moduko emakumeengatik. Historia egiten ari direlako, aurrerakuntzan laguntzen ari direlako eta euren aurrekoei gertatu zitzaiena ez gertatzea merezi dutelako. Derrigorrezkoa da horiei guztiei  bisibilitatea  ematea", azaldu du.

Halaber, aipatu den ‘Inspira’ programa  horrekin "izango direnei" laguntzen zaiela. "Duela gutxi horietako saio baten egon nintzen  neskekin eta  oso hunkigarria izan zen. Neskak izateagatik etorkizuna ez ixtea lortzeko lanean jarraituko dugu" esan du,  amaitzeko.


Argazkiak