2018(e)ko urtarrilaren 21(a) 08:00

Bizkaiko zerga-bilketak 7.500,5 milioi euro bildu ditu 2017. urtean

Ogasuna eta Finantzetako Saila

2016koarekiko gehikuntza % 11,7 izan da, eta 2017rako aurreikusitako kopurua ere 7,3 hazi da. Kudeaketa propioko zergen ondoriozko zerga-bilketa % 5,1 hazi da, 6.478,9 milioi euroko zenbatekoraino.

Bizkaian, 2017an itundutako zergen ondorioz guztira bildutako zerga-bilketa 7.500,5 milioi euroko kopururaino iritsi da, aurreko ekitaldian lortutako kopuruaren aldean 785,3 milioi gehiago (% 11,7).

Foru Ogasunak bildutako kopuru osotik, 3.513,0 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, 2016. urtean baino % 7,4 gehiago. Atal horretan, PFEZren ziozko sarrerak % 5,7 hazi da, atal horretan guztira 2.675,1 milioi euroko kopurua lortu delako. Sozietateen gaineko Zergaren ziozko zerga-bilketaren emaitza, berriz, 652,9 milioi eurokoa izan da, % 8,7ko hazkundea dena. Eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren ondoriozko bilketak % 5,6 eta % 8,1 hazi dira, hurrenez hurren.

Barruko doiketak egin ondoren, zuzeneko zergapetzearen ondorioz bildutako kopuru osoa 2.898,1 milioi euro izan da, 2016. urteko bilketarekin alderatuz gero, % 2,8ko gehikuntza izan dena. BEZaren eta Zerga Berezien ataletako barruko doiketa horiek 960,9 milioikoak izan dira ekitaldi osoan (224,4 milioi Arabarentzat eta 736,5 milioi Gipuzkoarentzat). Doiketak egin ostean, kudeaketa propioaren BEZaren zerga-bilketak beherantz egin du, % 1,6. Zerga Berezien arloan, berriz, hidrokarburoen gaineko zergaren arloko % 6,3ko hazkundea da aipagarriena.

Gainera, tasek eta beste diru-sarrera batzuek guztira 67,7 milioi euroko ekarpena ekarri dute 2017an, hau da, 2016an baino % 7,4 gutxiago. Horrela, kudeaketa propioko zerga edo tributu itunduen ziozko bilketa % 5,1 hazi da, 6.478,9 milioi euroko kopurua lortu baitira.

Estatuarekiko doiketek 1.152 milioi euroko emaitza izan dute BEZaren arloan (Ekonomi Itunaren Batzorde Mistoan eta Finantzen Euskal Kontseiluan lortutako akordioen ondoriozko 183,3 milioi barne) eta 130,5 milioi euroko Zerga Berezien arloan.

Eta horrela lortu da ekitaldiaren amaieran bildutako 7.500,5 milioi euroko kopuru osoa, kopuru horrek 2016ko urrian egindako eta 2017ko aurrekontuan prestatzeko oinarri gisa erabilitako 6.990,9 milioi euroko aurreikuspena gainditu du, zehazki % 7,3. Halaber, azkenean 2017ko zerga-bilketa joandako urrian egin zen ekitaldia ixteko azken aurreikuspenaren gainetik geratu da (% 0,7). Orduan 2017ko ekitaldia 7.448,1 milioi euroko kopuruan itxiko zela aurreikusi zen.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...