2017(e)ko abenduaren 07(a) 09:20

Berrogeita hamar negozio-ideia DEMA agentziaren LHko ekintzailetza-programa den ‘Enpresari’-ren azken fasean

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enpresa-proiektuetako 655 ideiak hartu dute parte guztira programan 2001. urteaz gero. DEMA agentziak ‘Enpresari’ garatzen du Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera.

Sánchez, Laespada eta Crego.

Lehiaketaren egungo deialdirako, 200 negozio-ideia aurkeztu dira, 500 ikaslek baino gehiagok defendatuak.

DEMA Garapen eta Ekintzailetzarako Agentziak berrogeita hamar proiektu hautatuta bultzatu du aurtengo ‘Enpresari’ edizioko azken fasea. Izan ere, programa horren bidez, ekintzailetzaren kultura sustatu nahi da Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleen artean.

DEMA Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari lotuta dagoen agentzia da, eta haren programaren bidez, programako azken faseetako partaidetza kudeatu du: guztira 655 proiektu-ideia izan dira 2001. urteaz gero.

Ikasle partaideei azken fasea aurkeztean, sail horretako diputatu arduradunak, Teresa Laespada andreak, gogorarazi zuen DEMAk ‘Enpresari’ kudeatzen eta bultzatzen duela gure Lurraldeko LHko ikastetxeekin batera.

 ‘Enpresari’-ren hamazazpigarren edizioa da, eta aurkezpena Bilboko Campos Antzokian izan zen. Bertan izan ziren aukeraturiko 50 proiektuen protagonistak diren ikasleak, baita irakasleen ordezkariak eta Isabel Muela Turismo eta Merkataritza sailburuordea ere, Urdaibaiko arraunlari ohia eta ‘El conquistador del fin del mundo’ (ETB-2) saioko bi aldiz irabazlea den Eneko Van Horenbekerekin batera. Hitzaldia eskaini zuten "Ekintzailetzaren erronkak" lelopean. Tatiana Sánchezek eta Janire Cregok ere hartu zuten parte, ‘Lauburu 05’-en sustatzaileek (‘Safe Night’ gaur egun). ‘Enpresari’-ren aurreko deialdiko lehen sariaren irabazle gertatu zen proiektua da hori.

Negozio-ideietatik enpresa-proiektuetara

Lehiaketaren egungo deialdirako, 200 negozio-ideia aurkeztu dira, 500 ikaslek baino gehiagok defendatuak. Horietatik guztietatik, 50 aukeratu dira enpresa-proiektuak egiteko fasera igarotzeko. Fase hori martxoaren 20an bukatuko da zenbait proiektu emanda; DEMAk aholkulari-talde bat jartzen du ikastetxeen eta ikasleen zerbitzura, proiektu bakoitzeko tutoretza, orientazio eta jarraipen lana egiteko.

Lehiaketa bukatzeko, proiektuak aurkeztu eta defendatuko dira eta, ondoren, diplomak eta sariak banatuko dira, seguru asko maiatzean. Deialdi honetan 1.500 € emango zaizkio lehen sariari, 1.200 € bigarrenari, 1.000 € hirugarrenari eta 500 € laugarren sariari. Proiektuaz gain, bestelakoak ere baloratuko dira hala nola enpresa-espiritua edo enpresaren mundura bideraturiko gaitasunen garapena.


Argazkiak