2017(e)ko azaroaren 13(a) 20:47

Ibone Bengoetxeak erakundeetako harreman-estilo berriei buruz Frederic Laloux autore ospetsuarekiko solasaldiari hasiera eman dio

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak Ner Group taldeak sustatutako “Erakundeak berrasmatzen” jardunaldiari hasiera eman dio gaur arratsaldean. Bertan erakundeen kudeaketan aditua den Frédéric Laloux egon da, izen bereko liburuaren egilea.

Ibone Bengoetxea, jardunaldia irekitzen duelarik

Laloux Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, eta Europatik egiten ari den bira laburrean horixe izan da estatuan eskaini duen hitzaldi bakarra. Mahai-inguruan Koldo Saratxaga K2K Emocionando eta Ner Group taldeko sortzailea eta Ana Moreno Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakaslea egongo dira.

Hasierako hitzaldian Bizkaiko Foru Aldundiko gobernu-taldeak zehaztutako erronka nabarmendu du Bengoetxeak, hau da, administrazioa modernizatzea, irisgarriagoa, hurbilagoa eta humanoagoa izatea. Alabaina, erronka garrantzitsuena da pertsonek pertsonak kudeatzea eta pertsona gisa egitea, barrurantz eta kanporantz. Ia 3.000 lagun biltzen dituen makineria baten zati gara, eta erakunde gisa eboluzionatu behar dugu, gehitu du.

Reinventing Organizations (Erakundeak berrasmatzen) izeneko lana gehien txalotutako liburuetako bat izan da kudeaketaren alorrean, bai eta azken urteetako originalenetako bat ere. Frédéricek erakundeak zuzentzen dituzten paradigmak eta funtzionatzeko moduak aztertu ditu liburuan, gure giza ahalmena guztiz adierazteko aukera ematen diguten eta pertsonei beren buruak antolatzeko eta autokudeatzeko gaitasuna aitortzen dieten erakundeak sor daitezkeen ikertzeko.


Argazkiak