2017(e)ko urriaren 11(a) 21:00

Bizkaiko Ahaldun Nagusia “Reflections” ekitaldiaren lehenengo emanaldian izan da Guggenheim Museoaren XX.urteurrena ospatzeko

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Rementeria, Vidarte, Aburto eta Canales.

Bilboko Guggenheim Museoa gaur lehenengoz piztu da "Reflections" ikuskizunaren argiekin. Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko eginiko lehenengo emanaldira Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria; Bilboko Alkatea, Juan Mari Aburto; Bilboko Guggenheim Museoko Zuzendaria, Juan Ignacio Vidarte; Asís Canales, Euskadiko Iberdrolako Ordezkari Instituzionala,  beste hainbat ordezkari izan dira.

Gaur estreinatu den ekitaldi honetara, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza zabala izan da gainera: Euskara eta Kulturako foru diputatua, Lorea Bilbao; Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, Ibone Bengoetxea; Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Diputatua, Imanol Pradales; Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua, Teresa Laespada, eta, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Diputatua, Vicente Reyes.

Reflections herritar guztientzat eginiko doako ikuskizuna da, Bizkaiko Foru Aldundiaren, udalaren eta Iberdrolaren babesa duen ekitaldia da.

Urriaren 14ra arte Frank Gehryren eraikinean "Reflection" emanaldia egunero errepikatuko da.


Argazkiak