2017(e)ko urriaren 10(a) 14:12

Bizkaiak Santurtzira zabalduko du Elkartegiak sarea

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Azpiegiturak foru sozietateak kudeatuko duen enpresa zentro berria “El Árbol” industrialdean kokatuko da, eta startup, industria arineko jarduera nahiz bulegoetarako espazioak izango ditu

Aintzane Urkijo Imanol Pradales

Bizkaiak enpresa zentro berri bat izango du uda honetatik aurrera; Ezkerraldeko bigarrena, Santurtziko El Árbol industrialean kokatuko da. Hala adostu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Santurtziko Udalak, Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren diputatu Imanol Pradalesek eta Santurtziko alkate Aintzane Urkijok gaur goizean izenpetutako hitzarmen baten bidez.

Enpresa zentro berria, 2.100 metro koadroko azalera erabilgarriarekin, udalak utzitako eraikin batean kokatuko da, eta Azpiegiturak foru sozietate arduratuko da hura ustiatzeaz eta birmoldatzeaz. Horretarako, 188.000 euroko inbertsioa egingo da abian jartzeko gauzatu beharreko obretan. Imanol Pradalesek ziurtatu duenez, elkartegi berria udan jarriko da martxan, eta industria proiektuetarako nahiz ekintzaileentzako espazioa izango du.

Diputatuak gogorarazi duenez, enpresa zentroen sare honi esker, ekonomia dinamizatu daiteke eta proiektuak abian jartzen laguntzen du; izan ere, jarduera ekonomiko bat garatzeko espazio bat izateko diru-laguntzez gain, kostua merkatzen duten zerbitzu komunak ditu eta tamaina txikiagoko enpresak aurrera egiteko aukera ematen dute.


Argazkiak