2017(e)ko irailaren 13(a) 19:00

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin die Foru Jauregian Mentatlon 2017ko partaideei

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Mentatlon kirol topaketaren partaideak

Harrera ofiziala gaur arratsaldean egin da, eta horrela hasiera eman zaio kirol ekitaldi honen bigarren edizioari. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak eta Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintza Saileko diputatuak harrera egin diete Bilbon Mentatlon 2017 lasterketako partaideei. Harrera-ekitaldian, ehun bat kirolari baino gehiagorekin batera, José Ignacio Martínez Menaya Avifeseko presidentea eta elkarteko beste ordezkari batzuk ere izan dira.

Mentatlón Bilbao buru-osasuna hobetzeko kirol topagune bat da.  Bigarren edizio honek 9 autonomi erkidegoetako buru-nahasmendu duten 170 kirolari baino gehiago elkartuko ditu Bilbon. Partaideak 8 kirol diziplinatan lehiatuko dira, honako hauetan, besteak beste: areto-futbola, lasterketa, frontenisa, padela, pentaka eta mahai-tenisa.


Argazkiak