2017(e)ko irailaren 12(a) 11:00

Bizkaia Zientzia Plazaren aurkezpena, ikusle guztiei zuzendutako zientzia-dibulgazioko jaialdia

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Eguna: Irailak 13, asteazkena Ordua: 11:00 Tokia: Aldundiko prentsa aretoa

Maitane Leizaolak, Foru Aldundiko Bizkaiko Behatokiko zuzendariak, eta Juan Ignacio Pérezek, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko katedraren zuzendariak, aurkeztuko dute Bizkaia Zientzia Plaza, ikusle guztiei zuzendutako zientzia-dibulgazioko ekitaldia.

Bizkaia Zientzia Plaza UPV/EHUko Kultura Zientifikoko katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuko dute eta irailaren 14 eta 24 artean gauzatuko da Euskalduna Jauregian, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta lurralde historikoko zenbait udalerritan.

BZPren helburua zientzia dibulgazioan eta zientzia lanbidean erreferentziazko jaialdia izatea da. Horretarako, hamar egunetan zehar programa anitza egongo da eta guztira zazpi ekimen gauzatuko dira bertan; horietan guztietan zientzia jarduerako hainbat alor jorratuko dituzte erregistro eta formatu askotan, besteak beste hitzaldiak, ikuskizunak, bakarrizketak eta tailerrak.