Berriak
2017(e)ko irailaren 07(a) 12:36
Bosteko 2017k Bizkaiko bost udalerritara eramango du arte garaikidea bere hogeigarren edizioan
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bosteko es una muestra itinerante, coordinada por la Diputación Foral de Bizkaia, que este año viaja por Amorebieta, Arrigorriaga, Basauri, Leioa y Getxo. Bosteko es producto de la colaboración entre los citados Ayuntamientos y la Diputación Foral de Bizkaia. La exposición, comisariada por Iker Serrano Robles, muestra el trabajo de tres jóvenes artistas que se han formado en Bizkaia y que cuentan ya con una gran trayectoria profesional: Damaris Pan, Usoa Fullaondo y Tasio Ardanaz.
Lorea Bilbao,Taxio Ardanaz,Usoa Fullaondo y Damaris Pan
Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko oso finkatuta dagoen Bosteko erakusketa ibiltariaren hogeigarren edizioa antolatu du, lurraldeko bost udaletako (Basauri, Leioa, Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano eta Getxo) bost erakusketa-aretorekin batera koordinatuta. Aurtengo edizioko komisarioa Iker Serrano Robles da.
Eta honako hauek izan dira aurtengo ediziorako hautatutako artistak: Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Tasio Ardanaz. Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak hiru artistekin batera egin du aurkezpena.
Bilbaok azpimarratu duenez Bosteko plataforma interesgarria da Bizkaian hezitako artisten zabalkundea egiteko eta danok izateko hareen lanaren barri. Halan, arte-sorkuntza bultzatu gura dogu Bizkaian, eta gure ehun artistikoa indartu.
Bostekok herritarren eskura jartzen ditu gure sortzaileen artelanak, Bizkaiko bost udalerritan ibiliko dan erakusketa honen bidez. Diputatuak gaineratu duenez aurton 20 urte beteten ditugu ekimen hau martxan jarri zanetik, non gitxienez hiru ikuspegi batzen diran: erakusketa ibiltaria izatea, erakundeen arteko alkarlana izatea eta Bizkaiko talentu artistikoari laguntzea.
"Trantsizio-guneak, pinturaren lurraldeak" da Euskadiko arte-taldea partaide den pinturaren lurralde zehatz bat erakusteko era bat osatu nahi duen talde-erakusketa honen izenburua. Figurazio eta abstrakzioaren arteko solasaldian diharduen pintura-lurralde bat, bertan pintura bera pertsonaia eta ordezkapen nagusia dela. Baita ere koadroaren eta objektuaren arteko trantsizio-gunean dagoen lurralde bat.
Bosteko 2017 erakusketak atzera ere hurbiltzen digu diziplina anitzeko arte garaikidea; artistek askotariko lanak egin dituzte gai berberaren inguruan, eta hainbat teknika erabili dituzte: paper eta mihisearen gainean, paretaren eta zoruaren artean, azalaren eta objektuaren artean, olioa eta mihisea, esaterako.
Erakusketa irailaren 7an inauguratuko da Amorebieta-Etxanon, eta, ondoren, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxon egongo da ikusgai, hurrenez hurren.
Prestakuntza Bizkaian jaso duten eta erakusketa hartuko duten Bizkaiko Lurralde Historiko udalerrietan prestigio handia duten artisten obra zabaldu eta ezagutarazteko plataforma interesgarria da Bosteko.
Damaris Pan (Mallabia, 1983)
Mallabian jaio zen eta Bilbon bizi da. Arte Ederretako ikasketak egin zituen EHU-UPVn eta Berlingo KHBn. 2014an amaitu zuen bere doktoretza-tesia ("Ona. Ederra. Egiazkoa" izenburukoa), desbideratzea eta akatsa funtsezko arte-balio legez gaiaren inguruan. Artea praktikan lantzeaz gain, irakaslea da Leioako Arte Ederretako Fakultatean eta azken urteotan hainbat erakusketan parte hartu izan du.
Usoa Fullaondo (Algorta, 1979)
Artista, ikerlaria eta irakaslea da. 2010ean lortu zuen bere lizentziatura-agiria Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura Sailean. Une honetan sail horretan dihardu lanean eta klaseak ematen ditu Arte Graduan eta Ikerketa eta Arte Sorkuntzako Masterrean. 2007. urteaz gero EHU/UPVko hainbat ikerketa-proiektutan hartu izan du parte.
Irakaskuntza eta ikerkuntzako zereginez gain, aldi berean artegintza ere lantzen du, eta autonomi erkidegoko, estatuko zein nazioarteko hainbat erakusketatan hartu du parte, erakusketa-areto hauetan: Luis Adelantado (Valentzia), Combustión Espontánea (Madril), Círculo de Bellas Artes (Madril), Space4Arte (San Diego), Rekalde Aretoa (Bilbo) edo Montehermoso Kulturunea (Gasteiz). Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Erakundearen edo Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso izan ditu eta estatuko hainbat sari lortu izan ditu, Injuve deritzona, esaterako. Gainera, egonaldiak egin ditu Bilbaoarte Fundazioan eta Banff Centre-n. 2016. urtean Zumaiako Oxford Aretoan egin zuen erakusketa bat, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoeta urte berean argitara emandako "Un Atletismo Afectivo" liburuaren argitalpenaren ondoriozko materiala jasotzen zuena.
Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978)
Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziaduna, azken urteotan egonaldiak egin ditu hainbat hiritan: Habanan, Austriako Bregenz-en, Bilbon, Mexiko hiriburuan eta Beijingen.
Banakako erakusketak egin du Habana hirian: Artista x Artista (2016); Bilbon: Gio Bat (2015) "Egurre", Rekalde Aretoan (2014); Madrilen: "Luz Perpetua", Raquel Ponce erakusketa-aretoan (2013); Mexiko hiriburuan: "Venceremos", Mexikoko Espainiako Ateneoan (2012); "¡A pesar de todo!", AN Studio-n (2011); "Forlorn Hope", RMS El Espacio aretoan (2011); eta Iruñean: "Resignados", Ziutadelako bolborategian (2008). Berak parte hartutako erakusketa kolektiboen artean aipatzekoa da Gasteizko Artiumen egindako "Entornos Próximos" izenburukoa (2008). Taxio Ardanazek arte-sorkuntzako beka eta aitorpen ugari jaso ditu: Artista Gazteen Iruñeako XV. Lehiaketako lehen saria (1999) eta Nafarroako Topaguneen XXIV. Lehiaketako bigarren saria (2007), besteak beste, eta hautatua izan zen 2008ko Ertibil erakusketa ibiltarirako, Pollencako
Arte Plastikoen Nazioarteko Lehiaketarako (2010) eta Palma Hiriko Sarirako (2014), besteak beste.
Bostekoren datak:
Erakusketa ibiltariari Amorebieta-Etxanon emango zaio hasiera, Zelaieta Aretoan, bertan izango baita erakusgai irailaren 7tik 30era bitartean. Bosteko 2017ren bigarren geltokia Basauri izango da, eta urriaren 23tik azaroaren 12ra bitartean ikusi ahal izango da Arizko Dorretxean. Ondoren, Arrigorriagara iritsiko da, eta bertan izango da, Euskaldun Berria erakusketa-aretoan, urriaren 2tik 22ra bitartean. Bostekoren aurtengo erakusketa erakutsi den laugarren udalerria Leioa izango da (Jose Ramon Aketxe Plaza, 11), bertan izango baita azaroaren 13tik abenduaren 8ra bitartean; eta azken geralekua Getxo izango da, Torrene deritzon erakusketa-aretoa, hain zuzen ere, abenduaren 9tik 31ra.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...