Berriak
2017(e)ko abuztuaren 02(a) 10:15
Bizkaiak errentaren kanpaina -63,6 milioi euroko saldoarekin itxi du
Ogasuna eta Finantzetako Saila
395,8 milioi itzuli eta 332,2 milioi sartu direnez, Ogasunak 47,9 milioi euroan hobetu du 2015eko kanpainako saldoa, eta hala, azken ekitaldietako joera berretsi da. Kanpaina honetan 567.024 autolikidazio aurkeztu dira eta hamarretik zazpi itzultzeko izan dira, batez besteko 988 euroko zenbatekoarekin. Batez besteko diru-sartzea 1.996 eurokoa izan da. 7.365 zergadunek ondarearen gaineko zerga ordaindu dute batez besteko 9.931 euroko zenbatekoan.
Bizkaiko Foru Ogasunak 395,8 milioi euro baino gehiago itzuli dizkio 400.000 zergadun baino gehiagori eta 332,2 milioi euro bildu ditu 2016ko errentaren kanpainan. Hala, kanpainako azken saldoa -63,6 milioi eurokoa izan da eta ondorioz nabarmenki hobetu da 2015eko errentaren kanpainan lortutako emaitza (-111,5 milioi euro), baita 2014ko errentaren kanpaina itxi zeneko zenbatekoa ere (-198,3 milioi euro), kanpaina itxi eta 18 lanegun igaro ondorengo datuen arabera.
Ogasun eta Finantza foru diputatuak, Jose María Iruarrizagak, adierazi du kanpaina hasi aurretiko aurreikuspenak ere hobetu egin direla; kanpaina maiatzaren 2tik ekainaren 30era arte luzatu zen. Epe horretan zehar, Foru Ogasunak PFEZren 567.024 autolikidazio kudeatu ditu, aurreko ekitaldiko ia zifra bera hain zuzen ere. Aurreko ekitaldietako joerari jarraituz, hamar aitortzailetik zazpirentzat (400.579) autolikidazioa itzultzeko izan da, batez besteko 988 euroko zenbatekoan. Bestalde, diru-sarrera emaitza izan duten 166.445 aitorpenen batez bestekoa 1.996 eurokoa izan da.
Zergadunek errenta-aitorpena aurkezteko erabilitako metodoei dagokienez, erabilienak Foru Ogasunak berak eskaintzen dituen Errenta Etxean eta Errenta Web baliabideak izan dira. Ogasunak egindako adierazpen guztietatik 257.391 onartu ziren, aurkeztutako aitorpenen % 45, alegia. Gainerakoekin gehien erabilitako metodoa Internet bidezkoa izan da, errentaren webgunea alegia. Bertan, zergadunek datu fiskalak eta aitorpena sortzeko laguntza-gidaren programa deskargatu ahal izan dituzte. 143.455 zergadunek aukeratu dute metodo hori, eta 36.808 zergadunek eskuz aurkeztu dute aitorpena. Horrez gain, 129.370 zergadun hitzartutako sei banku-erakundeetako hirurehun bulego baino gehiagoetara joan dira, eta horietan, espezializatutako langileek aitorpenak sortu eta aurkeztu dituzte.
Foru Aldundiak errentaren kanpainan eskaini dituen beste zerbitzu batzuei dagokienez nabarmendu behar da zergadunek 48.423 aurrez aurreko kontsulta egin dituztela Foru Ogasuneko bulegoetan, 151.733 telefono bidezko kontsulta 901.50.3000 telefono-zenbakian, eta horietatik 124.712 deiri erantzuna eman dietela operadoreek. Horrez gain, errentaren webgunera 559.516 bisita egin ziren.
Kanpainan zehar eskainitako zerbitzuei dagokienez, Iruarrizagak gogorarazi du Foru Ogasuneko langileek lan handia egiten dutela Bizkaitarrek zerga-betebeharrak bete ditzaten. Hala, Foru Ogasuneko langileei eta zergadunei eskerrak eman dizkie gorabeherarik gabeko kanpaina bat izan delako.
Aitortzaile gehiago eta diru-bilketa handiagoa ondarean.
Ondarearen gaineko zergaren kanpainan Foru Ogasunak 73,1 milioi euro bildu ditu. Emaitza hori 2015eko kanpainako emaitzan lortutakoa baino 6,5 milioi handiagoa da, eta horren arrazoi nagusia ogasun higiezinak baloratzeko formularen aldaketa izan da, 2016ko ekitaldian zehar indarrean jarri zena alegia. Kanpaina honetan 7.365 zergadunek egin dute ondarearen aitorpena, aurrekoan baino 556 gehiagok. Batez besteko zenbatekoa 9.931 eurokoa izan da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...