Berriak
2017(e)ko uztailaren 11(a) 11:11
Foru Aldundiaren artxiboak XX.mendeko eta XXI.mende hasierako 14.000 negatibo jaso ditu, Iñaki García Uribek dohaintzan emandakoak
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Euskara eta Kultura diputatu andreak, Lorea Bilbaok, argazki funtsa gordailatu du Foru Artxibo Historikoan, Iñaki García Uribek lagunduta. Dohaintza hau gehitu behar zaie gaur egun Bizkaiko Foru Artxiboan gordetzen eta kudeatzen diren milioi eta erditik gorako agiriei.
Lorea Bilbaok Iñaki García foru Artxiboari dohaintzan utzitako 14.000 negatiboak jaso ditu
Euskara eta Kultura diputatu andreak, Lorea Bilbaok, eta Aranzadi erakundeko ikerlariak, Iñaki García Uribe jaunak, Bizkaiko Foru Artxibora bertaratu dira, argazki funts garrantzitsua gordailutzera. García Uribek dohaintzan eman ditu askotariko gaiak jorratzen dituzten ia 14.000 negatibo, XX. mendeko 50eko hamarkadatik XXI. mende hasierara artekoak, eta Bizkaiko Foru Artxiboan gordailatu ditu, María Díaz de Haro kaleko 11. zenbakian.
Funts hori Javier García Rodrigok osatu zuen, Iñaki García Uriberen aita zenduak. Javier Goi Nerbioan argazkizale garrantzitsutzat jotzen zuten eta argazkigintza bere beste zaletasunarekin bateratzen zuen: mendizaletasunarekin. Semeak, Iñakik, haren argazkigintzako lan osoa berrantolatu du.
Lorea Bilbaok adierazi du dohaintzan emandako dokumentazioak Bizkaiko funts historiko eta dokumentala aberasten duela.
Funts honek balio historikoa dauka, sakon eta zabal islatzen baititu Bizkaiko eta, bereziki, Goi Nerbioiko eta Arratiako bizimodua, ohiturak, etnografia eta mendizaletasuna, ia 60 urteko epe zabalean (1955etik 2009ra bitartean, gutxi gorabehera).
Dohaintza 13.868 argazki negatibok osatzen dute guztira. Argazki funts honetan jasotzen diren gaiak askotarikoak dira. Hala ere, mendizaletasunaren munduarekin zerikusia duten irudiak gailu arren (kanpatzeak, ibilaldi erregulatuak, mendi mezak … ), bestelako argazkiak ere daude, hala nola ohitura, folklore eta etnografia arloko edukia dutenak, adibidez jaiak, erromeriak edo zezenketak. Gainera, irudietan bidaiak ere protagonista dira eta besteak beste aipatutako epeko paisaiak, gazteluak, ermitak eta zubiak azaltzen dira. Azkenik, familiarteko edukia duten argazkiak agertzen dira.
Negatiborik gehienak Goi Nerbioin eta Arratiako Haranean hartutako argazkienak dira (Orduña, Ugao, Zollo, Gorbeia, Orozko, etab.), baina beste leku askotako irudiak ere daude: El Escorial, Lourdes, Bilbao, Ezkerekotza, Agurain, Gernika, Villanúa, Gordexola, Pico del Fraile, Vitoria-Gasteiz, Lekeitio, etab.
Bizkaiko Foru Artxiboaren helburu nagusia da jakintza sortzeko zentro izatea. Zentzu honetan, funtsen kudeaketa lana bideratzen da ikerlarien eta, oro har, gizarte osoaren zeregina erraztera, horren bidez kolektibo gisa dugun nortasunean sakondu ahal izateko.
Foru Artxiboa 1990ean sortu zen eta Iñaki García Uribe jaunak egindako dohaintza gehitu behar zaie gaur egun Bizkaiko Foru Artxiboan gordetzen eta kudeatzen diren milioi eta erditik gorako agiriei.
Javier García Rodrigo
Arrigorriagako Padura Mendi Klubeko zuzendaritza kide eta burua izan zen zenbait alditan. Horren ondoren, Ugaon bizi izan zen; bertan Ugao Mendi Taldearen fundatzaileetariko bat izan zen eta lehenengo presidentea. Hamaika proiektu ilusionagarritan parte hartu zuen, esaterako Nerbioi-Ibaizabaleko Taldean; elkarte horrek mendi ibilaldiak, mendi txapelketak, hitzaldiak, argazki erakusketak... antolatzen zituen. Umeentzako udalekuetan zineaz arduratzen zen eta haren argazki artxiboa eta super 8koa (zoritxarrez 1983ko uholdeetan galdu zena) toki askotatik zabaldu da, argazkien kopiak ehunka mendizalerentzako opari bihurtu baitziren. Euskal Herriko Mendi Federazioko prentsa ordezkari gisa, Gaceta del Norten informatzen zuen, bai eta Bilboko Herri Irratian ere.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...