Berriak
2017(e)ko uztailaren 04(a) 12:20
Bizkaiak sendotu egin du autismoa duten pertsona guztiek hezkuntza-prozesuarekin jarri dezaten daukan konpromisoa
Gizarte Ekintzako Saila
Autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonentzako Bizkaiko Foru Aldundiko eguneko arreta-sarea handitu egingo da, Garamendi eta Txurdinaga zentroetan, guztira, beste 18 plaza gehiago sortuko baitira. Aurten, 2017. urtean, Aldundiak bost milioi eurotik gora inbertituko ditu autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonei arreta emateko egoitzetan, eguneko zentroetan eta gizarteratzea sustatzen duten beste zerbitzu egokitu batzuetan, besteak beste, aisia eta astialdiko programan.
Bizkaiko Foru Aldundiak konpromiso irmoari eutsi dio autismoa duten pertsona guztiek hezkuntza- eta eboluzio-prozesua jarrai dezaten eskola-adina gainditutakoan. Astearte honetan, Gobernu Kontseiluak APNABIrekin (Bizkaiko autismoa eta autismoaren espektroko beste nahasmenduak dituztenen gurasoen elkartearekin) dituen bi hitzarmen aldatzea onetsi du Bilboko Garamendi (6 plaza) eta Txurdinaga (12 plaza) eguneko zentroetan plaza gehiago eskaintzeko. Foru-erakundeak 2017. urtean, guztira, 860.111 euro inbertituko ditu bi zentroetan eguneko arreta zerbitzu horri eusteko.
Hitzarmen hori sinatuz geroztik, autismoa duten pertsonei eguneko arreta emateko foru-sarea bederatzi zentrok eta 196 plazek osatzen dute. Zerbitzua hezkuntza-sistema orokorrean ibilbidea amaitu duten gazteentzat pentsatu da. Ikasturtea amaitu berri denez, beharrezkotzat jo da plaza gehiago sortzea bi zentroetan hitzartutako plazen eskaerari erantzun ahal izateko.
Eguneko zentro horien helburua haur zein nerabe izatetik heldua izatera arteko bitartekoa izatea da, betiere, garapen pertsonalaren bitartez hezkuntza-inguruan hasitako prozesuei jarraipena emanez. Eskaintzen duten arreta espezializatuak erabiltzaileen autonomia pertsonala hobetzeko edo mantentzeko xedea du, baita muga funtzionalak konpentsatzekoa ere, prebentziorako, gaikuntzarako eta laguntzarako prestazioak direla medio.
Aldundiak finantzatzen dituen baliabideak eta programak
Bizkaiko Foru Aldundiak autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonei egokitutako baliabide eta zerbitzuak sortu ditu eta haien gizarteratzea sustatzen du. Aldundiak, aurten, 5.000.000 euro baino gehiago inbertituko ditu autismoa duten pertsonei arreta eskaintzeko.
Aipatutako eguneko arreta ematen duten foru-zentroen sareaz gain, sei egoitza-zentro daude 68 plazarekin eta bederatzi etxebizitza 55 plazarekin. Foru Aldundiaren eta APNABIren arteko itun horren emaitza gisa, autismoa duten Bizkaiko biztanleentzat Azlan deritzon lanerako ikastegia eta errehabilitazio integraleko Aldamiz zentroa daude, 25 eta 43 plazarekin, hurrenez hurren. Garrantzi berekoak dira autismoa duten pertsonentzako programak, hala nola familiei arreta, orientazioa eta aholkuak emateko programa, edo aisia eta astialdikoa. 2017an foru-erakundeak 732.000 euro inbertituko ditu guztira programa horietan.
APNABI Autismoa Bizkaia
Bizkaiko autismoa eta beste autismoaren espektroen nahasmenduak dituztenen gurasoen elkartea - APNABI gizarteari zerbitzua emateko irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta, horretarako, autismoa eta beste haur-psikosiren bat daukaten pertsonei arreta berezia ematen die. Arreta integrala, banakakoa eta kalitate onekoa eskaintzen die pertsona horiei bizitza osoan zehar, horretarako une oro haien beharretara egokitutako baliabideak emanez. Gaur egun 1.000 familiak baino gehiagok osatutako elkarteak, 250 profesional inguru dituenak, arreta bermatzen du hainbat arlotan. Detekzioa eta diagnostiko goiztiarra, hezkuntza, helduentzako arreta, aisia eta astialdia eta etxebizitza dira arlo horietariko batzuk. Hori guztia dela bide, autismoa duten pertsonen garapen pertsonala, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza lortu nahi dira.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...