2017(e)ko ekainaren 30(a) 09:31

Foru Ogasunak ez-ordaintzeetan 442 milioi euro batu dituzten zordun handien zerrenda argitaratu du

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Zerrendan 2016ko abenduaren 31n Foru Ogasunari milioi bat euro baino gehiago zor zizkioten 155 zergadun agertzen dira. Zerrenda hau argitaratzea iruzurraren aurka borrokatzeko planean ezarri diren neurrietako bat da.

2016ko abenduaren 31n Foru Ogasunari milioi bat euro baino gehiago zor zizkioten zordunen zerrenda argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Zerrenda horretan 155 zergadun agertzen dira, eta guztien artean 442.086.834,40 euroko zorra dute. Zerrenda horretatik sei bakarrik dira pertsona fisikoak, eta gainerakoak pertsona juridikoak dira, zeintzuen zor edo zerga-zehapenak borondatezko epea igaro ondoren ordaindu gabe zeuden. Bigarren aldia da Bizkaiko Foru Ogasunak zordun handien zerrenda argitaratzen duena, eta aurreko irailaren 30ean jakinarazi zen zerrendarekin alderatuta, oraingoan sei zergadun gehiago agertzen dira eta metatutako zorra 6.434.251,61 eurokoa da.

Zerrenda hau argitaratzea Iruzur Fiskalaren Aurka Borrokatzeko Planaren barne dago, iruzur fiskala saihestera bideratuta dago eta herritarren kontzientzia fiskal kolektiboa sendotzea bilatzen du iruzurrari jarraitzeko eta zigortzeko ekintzak osatzeko. Neurri hori Batzar Orokorretan onartutako Foru Arauak arautzen du eta zerga sistemaren eraginkortasuna sustatzeko beharraren eta intimitatea izateko eskubidea babestearen arteko oreka zaintzen du. Beraz, zerrenda hau baliabide elektronikoen bitartez argitaratu da eta bere edukia Interneteko bilaketa motorren bidez ezin indexatu ahal izatea bermatuta dago. Era berean, zerrenda hori bakarrik hiru hilabeteetan zehar egongo da eskuragarri. Horrez gain, nabarmendu behar da zerrenda argitaratu aurretik zordunei zerrendan zeudela jakinarazi zitzaiela, eta alegazioak aurkezteko epea izan zutela.

Foru Ogasunak urte bakoitzeko lehenengo seihilekoan argitaratuko du aurreko urteko abenduaren 31n milioi bat euro baino gehiagoko zorra zuten pertsonen zerrenda.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...