2017(e)ko ekainaren 20(a) 13:30

Aldundiak gainbalioaren gaineko zerga aldatu du, Bizkaiko udalei segurtasun juridikoa eskaintzeko

Ogasuna eta Finantzetako Saila

EUDELekin adostu den aldaketa horri esker, udalek lursailen eskualdaketaren ondoriozko irabaziak daudenean bakarrik egin ahal izango dute zerga horren likidazioa. Bizkaiko udalerriek Foru Ogasunari adierazitako zalantzei erantzuteko onartu da foru dekretu arauemaile hori; izan ere, udalerriek zalantzak izan dituzte hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aplikatzeko orduan.

Bizkaiko Foru Aldundiak foru dekretu arauemaile bat  onartu du, Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko 8/1989 Foru Araua aldatzen duena. Dekretu hori dela eta, Bizkaiko udalek lursailen eskualdaketaren ondorioz irabaziak daudenean soilik egin ahal izango dute zerga horren likidazioa.  Lurren gainbalioa dagoela zehazteko bi balio hauek alderatuko dira: batetik, lurraren eskurapen-balioa, eta, bestetik, lurraren eskualdaketa-balioa, edo, dagokion kasuan, jabaria mugatzen duen gozamen-eskubide errealaren (adibidez, gozamen-eskubideak nahiz erabili eta biztantzeko eskubideak) eraketa edo eskualdaketari dagokiona.

Foru dekretu arauemaile bidez onartutako aldaketa hori argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean; dena den, nabarmendu behar da aldaketa aplikatu ahal izango dela oraindik irmoak ez diren zergaren likidazioetan. Horrela, zergadunek zerga itzultzeko eskatu ahal izango dute, higiezinaren eskualdaketaren ondorioz edo eskubideen eraketa edo eskualdaketaren ondorioz irabazirik egon ez den kasuetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eudelekin adostuta, erabaki du aldaketa hori egitea, Bizkaiko udalek zergaren aplikazioari buruzko zalantzak izan dituztelako. Horrekin lotuta, kontuan hartu behar da Konstituzio Auzitegiaren epaiek gainbalioaren gaineko zergari buruzko Arabako eta Gipuzkoako foru arauak eta Estatuko araudia deuseztatu dituztela. Bizkaiko foru arauak indarrean jarraitzen du; hala ere, konstituzioaren aurkakotzat jo diren manu berdinak jasotzen dituenez, Bizkaiko Foru Aldundiak beste foru arau bat egiteko prozedurari ekin zion orain dela aste batzuk, eta, horretarako, herritarren ekarpenak jasotzeko prozesua ireki du bere atariaren bidez. Horrela, araua berrikusteko prozesua aurrera joango da, beste lurralde historikoekin koordinatuta.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...