2017(e)ko ekainaren 17(a) 10:00

Aldundiak milioi bat eurotik gora erabiliko ditu Bizkaian kultur proiektuak garatzeko

Euskara eta Kulturako Saila

Aldundiak diru-laguntzak emango ditu garrantzi bereziko kultur proiektuak, interes kulturalekoak eta «Bizkaiko Jaialdiak 2017» egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzen dekretu batzuk onartu ditu, 2017an Bizkaian egitekoak diren kultur proiektuak finantzatzeko. Guztira, 1.398.000 euro bideratuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko kultur arloan garrantzi berezia duten kultur proiektuak egiteko; interes kulturaleko proiektuak egiteko (arte eszenikoen agerpenak, musika, folklorea, kultur ikerketa eta garapena, ikusizko eta ikus-entzunezko arteak, pentsamendua eta eztabaida eta argitalpenak); eta «Bizkaiko Jaialdiak 2017» programako jaialdiak egiteko.

Bizkaian kalitatezko kultur eskaintza bat sustatzeko, Bizkaiko kultur eragile pribatu zein publikoei laguntzeko estrategiak bultzatzeko eta Bizkaiarentzat kultur interesekoak diren proiektuak garatzeko laguntza emateko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza horiek. Horrela lurraldeko oreka zainduz eta azken finean balio publikoa eman diezaioten lurraldeari

Zentzu horretan, besteak beste, proiektuak kultur arloan duen interesa,  gazteen parte-hartzea  diruz lagundutako proiektuetan eta euskara erabiltzea baloratuko da.