2017(e)ko maiatzaren 28(a) 12:18

Gizarte elebiduna izatea, erronka nagusienetakoa dela adierazi du Ahaldun Nagusiak eta horretarako alkarlana ezinbestekoa dela

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Unai Rementeria Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaorekin batera izan da Mungiako Larramendi ikastolak antolatutako Ibilaldiaren 39. jaian.

Ibiladia Mungian

Mungiako Larramendi ikastolan egin da zinta mozteko ekitaldia eta bertan izan dira Unai Rementeria eta Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbao, hasiera emateko ikastolen aurtengo jaiari.

Ibilaldiaren 39.edizioan "egunero alkarregaz" leloarekin bat eginez, Unai Rementeriak alkarregaz lan egitearen garrantzia azpimarratu du Bizkaiko gizartea elebiduna izatea da gure erronka nagusienetako bat eta hori alkarregaz egin behar dugu, danok batera: erakunde publiko zein pribatu, gizarteko alor guztietako eragileak, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak. Baita euskaraz hitzik ere egiten ez dabenak, horiek dira benetan gure erronketariko bat, horiek erakartzea. Gurekin bat egin dezatela lortu behar dugu, euskararekin bat egin behar dute. Erakarpen lan hori guri dagokigu.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak euskara egunerokotasunean erabiltzearen garrantzia azpimarratu du euskara ezin da izan noizbehinkako errekurtsoa. Hori ez da elebitasun erreala. Euskera eguneroko hizkuntza da eta izaten jarraitu behar du, gero eta gehiago. Gaurkoa eta biharko. Lagunartekoa eta enpresa eta politika esparrukoa.

39. Ibilaldia zabaltzeko ekitaldian erakundeetako hainbat ordezkarik hartu dute parte, besteak beste, hauek: Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte; Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria Ana Otadui, Adolfo Arejita Euskaltzaindiako ordezkaria eta Ikastolen Elkarteko presidente Koldo Tellitu.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...