2017(e)ko maiatzaren 15(a) 11:00

Aldundiak birziklapen kanpaina bat abian jarri du, EBko ekonomia zirkularraren helburuetan ezarritako %65eko tasara iritsi nahian

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Ahaldun nagusiak eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Sustatzeko diputatuak herritarrei laguntza eskatu diete erronka horri aurre egiteko, hondakin gutxiago sortzeko eta sortzen ditugun hondakinen birziklapena eta berrerabilera sustatzeko. Iaz 605.000 tona hondakin bildu ziren Bizkaian, horietatik 247.000 gaikako bilketaren bitartez, eta birziklapen tasa %43,78 izan zen. Azken lau urteotan hondakin nahasien bilketa %3,25 murriztea lortu da. Aurtengo ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiak 17,6 milioi eurotik gorako ekarpena egingo du hiri hondakinen birziklapena kudeatzeko. Gaur burutu da lehenengo ekintza: Bilboko Kale Nagusiko tarte batean trafikoa eten egin da, bilgarri mordoa bota dute galtzadara, 4.000 biztanleko adinako herri batek egunean sortzen duen kopurua, eta bilgarri horien bilketan parte hartzeko eskatu zaie herritarrei. Urte amaierara arte eta 2018ko lehenengo hilabeteetan beste ekintza batzuk etorriko dira: udalentzako sariketa bat, birziklapenari buruzko informazio lantegiak karpape batean, foodtruck bat hondartzetan eta herrietako jaietan, edo kafeak doan banatzea, birziklatzeko eramaten diren bilgarrien truke.

Unai Rementeria eta Elena Unzueta

Bizkaiko Foru Aldundiak, gaur abian jarri duen ekintza sortaren bitartez, herritarrei kontzientzia harrarazi nahi die hondakin gutxiago sortzeko eta sortzen ditugunak birziklatu eta berrerabiltzeko premiaz. "Gero Arte. Birziklatu eta atzera itzularazi" leloaren pean, foru erakundeak %65era igo nahi du birziklapen tasa —2016an %43,78 izan da—, Europar Batasunak 2015eko abenduan onetsitako ekonomia zirkularraren paketean 2030erako ezarri zituen helburuak betetzeko. Ildo horretan, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak Bizkaiko gizarte osoaren erronka gisa planteatu dute kanpainaren helburua; izan ere, hondakinak sorburuan bereizte horretan dago birziklapena eta berrerabilera handitzeko gakoa.

Ahaldun Nagusiak azpimarratu du birziklapenari garrantzia ematen dion gizarte bat sortu beharra dagoela hondakinen sorrera murrizteko eta hondakinak baliabide gisa erabiltzeko, baliabide horien erabilera eraginkorra Europak enplegua eta hazkundea sortzeko aplikatzen dituen estrategia nagusietako bat delako. "Bruselatik proposatzen duten ekonomia zirkularraren ereduak bultzada emango dio lehiakortasunari, hazkunde ekonomiko iraunkorra sustatuko du eta lanpostu berriak sortzen lagunduko du. Tokiko eremuari dagokionez, gehiago birziklatzean udalen eta mankomunitateen gastua gutxituko da. Eta horietan gutxiago gastatuta, funts gehiago bideratu daitezke beste zerbitzu publiko batzuetara. Birziklatzea apustu zentzuduna eta egin beharrekoa da, ezinbestekoa lurralde moderno eta arduratsua izan nahi badugu", azaldu du.

Rementeriak adierazi duenez, 2014an behera egin ondoren (%40,82ra jaitsi zen), birziklapen tasa berriro igo da, ia hiru puntu egin du gora 2016an, baina oraindik badago hobetzeko tartea. Gaikako bilketari buruzko datuen arabera, paperaren eta kartoiaren frakzioa da handiena (iaz 76.608 tona paper eta kartoi bildu ziren), eta ondoren beirarena (25.355 tona). Bilgarri arinen kasuan, iaz 15.961 tona bildu eta birziklatu ziren guztira, eta horregatik Aldundiak ahalegin berezia egingo du arlo horretan; dena dela, frakzio guztietan igo nahi du birziklatze tasa.

Gainerako hondakinen (birziklatzen ez diren hondakinen) frakzioa txikitzen ere ahalegin berezia egingo da, azken lau urteetako joerari eusteko: horrelako hondakinen bilketa 2013. urtean 369.252 tonakoa izatetik 2016. urtean 356.631 tonakoa izatera pasatu da (%3,25 gutxitu da).

Bere hitzaldian, ahaldun nagusiak gogora ekarri du, halaber, Bizkaiko biztanleen %100ek dutela gaikako bilketa eskura eta horrek erraztu egiten duela gehiago eta hobeto birziklatzearen helburua. Bizkaiko Foru Aldundiak birziklapen sisteman urtero egiten dituen inbertsio handiei etekina ateratzeko eskatu die herritarrei; aurten ekarpen ekonomiko hori 17,6 milioi eurotik gorakoa da.

Inbertsio horiei esker, Bizkaiak hondakinen tratamendurako dituen azpiegiturek hondakinen kudeaketa egokia ahalbidetzen dute eta bilketa-sistemaren osagarri dira.

2018ko lehenengo hilabeteetara arteko ekintzak

Bizkaiko Foru Aldundiak birziklatze tasak hobetzeko antolatu dituen ekintzak gaur hasi dira gauzatzen: Bilboko Kale Nagusiko tarte batean trafikoa eten egin dute eta bilgarri mordoa bota dute galtzadara, 4.000 biztanleko adinako herri batek egunean sortzen duen kopurua, hain zuzen. Ekintza horretan parte hartu dute ahaldun nagusiak eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak. Kale antzerkilari batzuek hondakin horien bilketan parte hartzeko eskatu diete handik pasatzen ziren pertsonei, eta sortzen ditugun hondakinak birziklatzearen garrantziaz eta beharraz ohartarazi dituzte.

Helburu berarekin Bizkaiko hondartzetara eta jaietara eramango den karparen pean monitore talde batek lantegiak eskainiko ditu, herritarrek hobeto ezagutu ahal izan ditzaten birziklapenarekin zerikusia duten gai guztiak. Karpa hori Ibilaldiaren aurtengo edizioan egongo da (Mungian, maiatzaren 28an); gero ekainaren 1ean hasiko du bere ibilbidea eta irailean amaituko du. Lantegietan parte hartzen dutenei hondakinak murriztea eta birziklapenaren zein berrerabileraren printzipioak hedatzea helburu duten hainbat objektu emango zaizkie. Besteak beste, edukiontzi bakoitzean zer material utzi behar diren azaltzen duen informazio-liburuxka.

Karpa horrekin batera, foodtruck batek Bizkaiko produktuak eskainiko ditu ekainaren 22tik hasi eta irailera arte.

"Bilgarrien bilketarekin lotura berezia izango duen beste ekintza bat garatuko da udazken hasieran: stand bat instalatuko da metro geltoki jendetsuenetan eta lurralde osoko Bizkaibus geralekuetan, eta bertan horrelako hondakinen truke kafe bat emango zaio opari jendeari. Gainera, Garbikerren bitartez, gure lurraldeko udalentzako hiru sari ezarriko dira. Sari bana emango zaie birziklapen tasarik onena duen udalari, azken urteetan tasa hori gehien hobetu duenari eta bizilagunen artean birziklapena sustatzeko ekimen gehien sustatu duenari. Irauteko bokazioarekin sortu diren sari horiek 2018ko otsailean banatuko dira, behin aurtengo ekitaldiko datuak konputatu ondoren", azaldu du Elena Unzuetak.

Ekintza horien osagarri, urtean zehar beste batzuk antolatuko dira. Apurka emango dira aditzera, eta denek izango dute helburu bera: "hondakin gutxiago sortzen laguntzea eta bizitza baliagarri luzeagoa izan dezaketen hondakinak berrerabiltzea. Horixe da programatutako jarduketa guztiak gidatzen dituen espiritua, eta ekintza horien bitartez birziklapenak gure udalerrietako espazio publikoetan gero eta leku gehiago hartzea nahi dugu, haietan presente egotea, bai eta Bizkaian bizi diren pertsonen egunerokoan ere", esan du azkenik Unzuetak.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...