2017(e)ko otsailaren 18(a) 11:45

Bizkaiak % 2,6 gehiago bildu du 2017ko ekitaldiaren hasieran

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Foru Ogasunak 692,2 milioi euro bildu ditu urtarrilean, 2016an baino 17,8 milioi euro gehiago. Zerga-bilketan izandako hazkunde hori lanaren errenten gaineko atxikipenen hazkundeak eragin du, batez ere.

Tributu itunduen zerga-bilketari dagokionez, Bizkaiak % 2,6ko gehiago bildu du 2017ko ekitaldiaren hasieran, 2016ko urtarrilean lortutakoarekin alderatuta. 692,2 milioi euro bilduta, aurreko ekitaldian baino 17,8 milioi euro gehiago sartu dira, iaz 674,4 milioi euro jaso baitziren.

Zuzeneko zerga-bilketari dagokionez, PFEZa % 3 gehitu da, batetik, haren osagai garrantzitsuena -laneko errenten gaineko atxikipenak- hobetu delako, eta, bestetik, jarduera enpresarialen ordainketa zatikatuak hobetu direlako; % 3,1 eta % 7,0 hazi dira, hurrenez hurren. Bestalde, Sozietateen gaineko Zergan, 2016ko kanpainako itzulketak hasi ondoren, % 11 gutxitu da diru-sarreren kopuru garbia.

Beraz, urtarrilean, zuzeneko zerga-bilketan, 543,5 milioi euro sartu dira guztira; iaz baino % 1,9 gehiago. Zeharkako zerga-bilketaren bidez, 139,5 milioi euro jaso dira, 2016ko urtarrilean baino % 1,6 gehiago. Azken atal horretan, elementu garrantzitsuenak hauek izan dira: hidrokarburoen gaineko zerga berezia, 89,3 milioi euro sartu baitira (+% 7,7), eta Aldundiak berak kudeatzen duen BEZa, 23.5 milioi euro bildu baitira. 2016ko urtarrilarekin alderatuta, zerga honetan % 4,2 gutxitu da zerga-bilketa garbia, itzulketa gehiago egon direlako; baina zerga-bilketa osoa nabarmen hazi da.

Urtarrilean zerga-bilketaren joera bat etorri da 2017ko ekitaldi osorako sarrerei dagokienez ezarritako aurreikuspenekin; baina, hala ere, nabarmendu behar da urtarrilean oraindik egin gabe egon direla Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin egin beharreko barne-doikuntzak, Estatuarekin egin beharreko doikuntzak eta tributu batzuen hiru hilean behingo likidazioak. Hori dela eta, urtarrila ezin da erreferentziatzat hartu zerga-bilketak urtean zehar izango duen joera ezartzeko.

Tributu itunduen bilketa Bizkaian, 2017ko urtarrilean. Milaka eurotan
Sarrerak 2017ko urtarrila 2016ko urtarrila Diferentzia
PFEZa 505.142.935 490.294.858 3,0%
Sozietateak 33.199.539 37.313.217 -11,0%
Zuzeneko beste zerga batzuk 5.127.157 5.680.544 -9,7%
ZUZENEKO ZERGAK, GUZTIRA 543.469.631 533.288.620 1,9%
Aldundiak berak kudeatzen duen BEZa 23.518.476 24.550.469 -4,2%
Hidrokarburoen gaineko zerga berezia 89.333.677 82.935.607 7,7%
Zeharkako beste zerga batzuk 26.618.665 29.808.825 -10,7%
ZEHARKAKO ZERGAK, GUZTIRA 139.470.818 137.294.901 1,6%
Tasak eta bestelako sarrerak 9.273.610 3.830.430 142,1%
GUZTIRA, ALDUNDIAK BERAK KUDEATUTAKO ZERGETAN 692.214.059 674.413.951 2,6%
Estatuaren egindako doikuntzak - - -
TRIBUTU ITUNDUAK, GUZTIRA 692.214.059 674.413.951 2,6%

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...