2017(e)ko urtarrilaren 17(a) 12:40

Ehundik gora errefuxiatu artatu ditu Bizkaian Foru Aldundiaren Goihabe programak

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak errefuxiatu guztientzat zabaldu ditu programaren baitan egiten diren esku-hartzeak, ikusita mugetan zer oztopo jartzen zaizkien Siriako krisitik datozenei. Giza eskubideon aldeko ekimen horiek osatzearren, garapenerako lankidetzari lotutako zenbait jarduketa egin dira errefuxiatuen jatorrizko herrialdeetan eta sentsibilizazio-jarduerak ere egin dira Bizkaian.

PrestGaude.

"Goihabe programarekin batera, hura osatzearren, sentsibilizazio-jarduera berritzaileak egin dira gure lurraldean".

2016. urtean 118 errefuxiatu artatu dira Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak gure lurraldera gerratik, goseteetatik, miseriatik eta heriotzatik ihesi datozen pertsonen abegirako abiarazitako Goihabe programaren barruan.

Saileko foru-diputatu Teresa Laespadak Batzar Nagusietan egindako agerraldian gaur azaldu duenez, programan aurreikusitako esku-hartzeak errefuxiatu guztiei zabaldu zaizkie, Sirian eta inguruko beste zenbait herrialdetan bizi duten krisi humanitariotik datozkigunei mugetan oztopo gero eta handiagoak jartzen zaizkiela-eta.

Goihabe programarekin batera, hura osatzearren, sentsibilizazio-jarduera berritzaileak egin dira gure lurraldean eta, gainera, aurrera jarraitu dute errefuxiatuen jatorrizko herrialdeetan egin ohi diren garapenerako lankidetzarako jarduerek.

Laespadak adierazi du erabat arbuiatzen dituela munduko hainbat lekutan bizi dituzten egoerak, bertakoen exodoa eragiten baitute, eta gogoratu du oraintxe bertan 60 milioi errefuxiatu baino gehiago daudela munduan.

Diputatuak azaldu du gizarte aurreratu eta solidario baten ordezkari garenez gero erantzun duina eman behar dugula munduko milioika herritarri beren giza eskubideak urratzen zaizkiela ikusita. Eta gaineratu du arazo etikoa dela hori, berak zuzentzen duen sailak berezkotzat hartzen duena arazoa izan ere.

Bestalde, kritikatu du eskasa izan dela Mariano Rajoy buru duen Gobernuak zein Europar Batasuneko arduradun instituzional gehienek Europak Turkiarekin sinatutako akordioaren inguruan zein Europa hegoaldeko kostaldeetara ailegatzen zaizkigun pertsonen etorkizunaren inguruan izandako jarduna.

GOIHABE

Programa hori dela eta, adierazi du bere helburua errefuxiatuen arreta integrala lortzea dela, eta azaldu du askotariko prozesuak eta esku-hartzeak antolatu dituela Goihabek, zenbait erakunderekin batera (Gurutze Gorria, CEAR-Euskadi, Caritas eta Ellacuria fundazioa): etxebizitzari eta arlo ekonomikoari zein hezkuntzari, gizarteari eta lanari lotutako prozesu eta esku-hartzeak izan dira.

Goihabek 20 nazionalitateko 118 errefuxiaturen beharrei erantzun die; artatuak herrialde hauetakoak izan dira: Kongoa, Ukraina, El Salvador, Afganistan, Palestina, Honduras, Kolonbia, Gambia, Mexiko, Nigeria, Egipto, Aljeria, Venezuela, Iran, Somalia, Ginea Konakry, Siria eta Argentina.

Hain zuzen ere 240.000 euro inbertitu dira programa horretan, honako hauek egiteko:

  1. Gizarte- eta hezkuntza-arloko, arlo psikosozialeko eta arlo afektibo-emozionaleko esku-hartzea.
  2. Informazioa eta orientazioa.
  3. Laguntza soziolinguistikoa (hizkuntza, itzulpena eta interpretazioa): gaztelania ikasteko errefortzua eta dokumentazioa itzultzeko laguntza.
  4. Harrera-gizartearen berezko trebetasun sozialetan lagundu eta prestatzea.
  5. Egoitza-laguntza eta irauteko premiei erantzuteko laguntza (elikadura, arropa eta etxebizitza), hainbat tresnaren bidez.
  6. Gizartea sentsibilizatzeko jarduerak.
  7. Bitartekotza, bitartekaritza eta sentsibilizazioa.
  8. Etxebizitza: familietan eta/edo komunitate erlijiosoetan aldi baterako harrera egiteko kudeaketa egitea eta laguntza ematea.
  9. Prestazio ekonomikoak:
    • Oinarrizko laguntza ekonomikoa (bizitzeko behar den gutxieneko zenbatekoa; ezin izango du gainditu Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte-inklusiorako laguntza berezietarako ezarritakoa).
    • Oinarrizko prestazio ekonomikoa, bizitzeko beharrezkoa denerako, baina integrazio-programa edo ibilbide bati lotuta.

Gainera, 254 pertsona artatu dira gizarteratu eta laneratzeko orientazioa emateko jarduketetan: gizarteratu eta laneratzeko prestakuntza eta birziklatzea, homologazioak eta gaikuntzak, laguntza juridikoa ematea eta mediku forentseen laguntza sustatu eta bilatzea, Istanbuleko Protokoloaren arabera tortura izan daitezkeen kasuak ebaluatzeko.

Goihabe programaren barruan egindako esku-hartze integralari GGKEen bidez larrialdiko eta ekintza humanitarioko proiektuetan zein lankidetza-proiektuetan finantzatutako lana batu behar zaio; izan ere, 2015. eta 2016. urteetan milioi eta erdi euro erabili dira horretarako (1.638.805,2 €).

Aldundiak errefuxiatuen inguruan egindako lanari eskainitako gainbegiradaz gainera, herritarrak sentsibilizatu eta haien parte-hartzea sustatzeko kanpainak ekarri ditu gogora Laespadak, halakoetan beste 300.000 euro erabili baitira 2015. eta 2016. urteetan (302.406,6 €).

PRESTGAUDE

Horri dagokionez, nabarmentzekok dira #Prestgaude eta Gizartegune jardunaldia, «Iheslariak. Haien eskubideak. Gure betebeharrak.» izenburua duena.

Prestgaude Bizkaia Zubian antzeztu zen ekintza batean gauzatu zen, non gure lurraldeko zenbait boluntariok muga baten igarotzea dramatizatu zuten. Ekintza horren barruan landu zen ikus-entzunezko materialak 44.000tik gora erreprodukzio izan ditu sare sozialetan.

Gizarteguneko jardunaldi teknikoari dagokionez, errefuxiatuen auziarekin lotuta dauden mundu akademikoko, politikako, gizarteko eta kazetaritzako hainbat pertsona ezagunek hartu zuten parte; jardunaldia bera unibertsitatean egin zen.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...