2017(e)ko urtarrilaren 16(a) 12:35

Aldundiak 150 zerbitzu baino gehiago eskainiko ditu bere eskualdeko arretako lehenengo bulegoan, Durangaldean

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Unai Rementeriak gaur goizean bisitatu ditu instalazioak. Bertan azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak izan dituen eskualdeko bulegoen eredu berria, herritarrei arreta integrala eskaini gura diena. Gaur arte udalerri honetako Aldundiaren Ogasunaren bulegoa izan den lekuan dago bulego berria (Askatasun etorbidea 12), eta eredu berri honen arabera funtzionatzen ari da azaroaren erdialdetik aurrera. Bertan 15 lagun ari dira lanean. Eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk (150 baino gehiago) lehen aldiz emango dira Durangotik, adibidez, idazkien erregistroa, hautaketa-prozesuetan izena ematea, gizarte-prestazioen ziurtagiria ematea, takografo digitaleko txartelak edo familia ugaritsuko titulua. Lanean hasi zenetik, 4.500 pertsona baino gehiago kudeatu ditu. Abenduan soilik 2.607 pertsona izan dira. Ilararik ez sortzeko, aurretiaz (telefonoz edo Internetez) hitzordua hartzeko sistema bat eskainiko da aukeran, gaurtik aurrera. Durangokoa da abian jarri den lehenengo eskualde-bulegoa, pilotu gisa, eta bigarrena 2017. urtean garatzeko asmoa dago. Busturialdean egongo da.

Ibone Bengoetxea, Aitziber Irigoras y Unai Rementeria

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak gaur goizean bisitatu du herritarrei arreta integrala emateko lehenengo bulegoa. 150 izapidetik gora eskaintzen ditu eta Durangaldean bizi diren 75.000 pertsonei emango die zerbitzua, Aldundiarekin egin beharreko izapideak eskualdean bertan egin ditzaten, Bilbora joan beharrik gabe.

Rementeriarekin batera, bisita honetan, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Aitziber Irigoras Durangoko alkatea egon dira. Herritarrei arreta emateko eredu honek aldaketa handia dakarrela azpimarratu du. "Bizkaiko Foru Aldundia herritarrengana hurbildu nahi dugu. Horregatik, legegintzaldi honetan hartu ditugun konpromisoetako bat eskualdeetan arreta integrala emateko bulegoak sortzea zen, hurbiltasuna bermatzeko, lurralde osoan garapen orekatua bultzatzeko, eta sail estankoen eredua gainditzeko. Eskualde-bulegoek arreta, informazio eta izapidetze zerbitzu integrala eskaintzea gura dugu".

Ahaldun nagusiak, bestalde, azpimarratu du helburua dela "herritarrek ez dezatela Bilbora joan behar izan izapide bat egiteko, ezta leihatilaz leihatila ibili behar izan ere". Horrez gain, herritarren arretarako eskualde-bulegoen bidez, dagokien eskualdeko bizilagunek ez ezik, edozein pertsonak egin ahalko ditu izapideak, bizilekua non daukan gorabehera. "Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeetan dauzkan bulegoak dira", azpimarratu du Rementeriak.

Herritarrei arreta integrala emateko eskualdeko bulegoak funtsezko pieza bat dira Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarrei eskaini gura dien arreta-ereduan. Eredu honen ezaugarria da sarrera bakarreko eredua dela, foru erakundearekin edozein pertsonak izapidetu behar dituen kudeaketa guztiak egiteko balio duena. Orain arteko eskema, beraz, zerbitzuak sailaren edo zerbitzuaren arabera sailkatzen dituena, bertan behera utziko da.

Hain zuzen ere, gaur arte udalerri honetako Aldundiaren Ogasunaren bulegoa izan den lekuan dago bulego berria (Askatasun etorbidea 12), eta eredu berri honen arabera funtzionatzen ari da azaroaren erdialdetik aurrera. Bertan 15 lagun ari dira lanean. 6 agente integralek arreta orokorra ematen dute izapide erraz eta masiboetarako, eta 9 agente espezializatuk eragiketa konplexuak egiten dituzte.

Izapide eta zerbitzu berriak

Lehen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan egiten ziren zerga-kudeaketak eta nekazaritzako izapideak egiteaz gain, Durangoko bulegoak 150 baino zerbitzu gehiago eskaintzen dizkie herritarrei. Haietako batzuk lehen aldiz ematen dira instalazio hauetan, esate baterako:  Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuei buruzko informazio orokorra, erakunde honi eta beste administrazio publiko batzuei zuzentzen zaizkien idazkien erregistroa, jakinarazpenak ematea, Aldundiaren hautaketa prozesuetan izena ematea, Aldundiak kudeatzen dituen gizarte prestazioak kobratzeari edo ez kobratzeari buruzko ziurtagiriak ematea, familia ugariaren titulua, sinadura elektroniko aurreratuko ziurtagiriak, eta garraiolarien takografo digitaleko txartelak. Gainera, kexak eta iradokizunak aurkeztu ahal dira.

Pilotajea probatu ahala areagotuko dira zerbitzuak. Hain zuzen ere, bulegoa funtzionatzen jarri zenetik hartu diren kontsulten kopururik handiena, % 21 zehazki, orain arte Durangon eskaintzen ez ziren zerbitzuei buruzkoa izan da, gero Errentaren gaineko Zergari buruzko kontsultak (% 18), Katastroari buruzkoak (%  16), nekazaritzako izapideak (% 15) eta zergei buruzko beste izapide batzuk (% 15). Funtzionatzen hasi zenetik, Durangoko bulegoak 4.500 pertsona baino gehiago hartu ditu. Abenduan soilik 2.607 izan dira.

Itxaronaldiak ekiditeko, aurretiaz hitzordua hartzeko sistema bat martxan jarri da, gaurtik aurrera telefonoz edo Internetez eska daitekeena: 94 406 80 00 edo www.bizkaia.eus/citaprevia.

Durangokoa da martxan jarri den lehenengo eskualde-bulegoa, baina Bizkaiko Foru Aldundiak beste bulego pilotu bat irekitzeko asmoa dauka, Busturialdean, 2017. urtean zehar.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...