2017(e)ko urtarrilaren 16(a) 12:03

Aldundiak 1990. eta 1995. urteetako ortoargazkiak argitaratzen ditu

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioako Saila

Haien bidez, gure lurraldea garai hartan zelakoa zen eta gaur egunera arteko aldaketen ondorioz gaur zelakoa den alderatu daiteke

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Sailak gure lurralde historikoan 1990. eta 1995. urteetan egindako hegaldi historikoei dagozkien ortoargazkiak sortu eta jendearen eskura jarri ditu. Informazio hori guztia doakoa da eta herritarren eskura dago, bizkaia.eus webeko Planoak eta ortoargazkiak atalean.
 
Beste ortoargazki berriago batzuekin alderatuta, 1990. eta 1995. urteetako ortoargazkiek aukera ematen dute gure lurraldea garai hartan zelakoa zen eta gaur egunera arteko aldaketen ondorioz gaur zelakoa den alderatzeko. Aurreko ortoargazkiekin eta berriagoekin konparatuta lor daiteke informazio hori; berriagoak 2006. urtetik hona ia urtero egiten ditu Eusko Jaurlaritzak, eta Aldundiaren webean ere eskuragarri daude.
 
Teknologiek izandako aurrerapenari esker, hegaldi historikoetako ortorgazkiak sor daitezke egungo teknikak erabiliz. 2016. urtean 1965. eta 1983. urteetako ortoargazkiak jarri ziren herritarren eskura; oraingoan, berriz, 1990. eta 1995. urteetakoak argitaratzen dira, eta, hala, beste pauso bat ematen du Bizkaiko Foru Aldundiak hegaldi fotogametrikoetako agiritegi historikoaren balioa ezagutarazteko helburua lortzeko bidean.
 
Ortoargazki baten eta hegaldi bateko argazki baten arteko aldea da ortoargazkia lurraren azaleraren eremu baten aurkezpen fotografikoa dela, non elementu guztiek eskala bera duten, akatsik eta deformaziorik gabe, eta, ondorioz, plano kartografiko baten balio bera du.