2016(e)ko abenduaren 26(a) 16:28

Bizkaiko Ogasunak ihes fiskalaren aurkako borroka indartu du, eta herrialdez herrialdeko aitorpena abiarazi du

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiak eta beste tributu-administrazio batzuek talde multinazionalen zerga-informazioa trukatuko dute, iruzurraren aurka egiteko. Aitorpen hori egin behar duten sozietateek Foru Ogasunari jakinarazi behar diote, abenduaren 31 baino lehen, taldeko zein enpresak beteko duen betebehar hori.

Bizkaiko Foru Aldundiak osatu du herrialdez herrialdeko aitorpena abiarazteko araudia. Aitorpen hori 750 milioi eurotik gorako fakturazioa duten sozietate-taldeek egin beharko dute.  Izan ere, iruzur fiskalaren eta zerga-saihestearen aurka egiteko nazioartean koordinatu den neurrietako bat da.

Lehen urrats gisa, aitorpen hori aurkeztu behar duten sozietateek Foru Ogasunari jakinarazi behar diote, abenduaren 31 baino lehen, taldeko zein erakundek beteko duen betebehar hori. Horretarako, Bizkaiko Ogasunak modu telematikoan izapidetzekoa den L-20 eredua egokitu du. Informazio hori jakinarazi ondoren, sozietate horiek 2017. urte osoa izango dute 2016ko ekitaldiari dagokion aitorpena aurkezteko.

Herrialdez herrialdeko aitorpena aurkezteko betebeharra uztailaren 20ko 5/2016 Foru Arauaren bidez ezarri zen. Bestalde, Aldundiaren azken Gobernu Kontseiluan foru dekretu bat onetsi zen, aitorpen horren arauen garapena Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduan jasotzeko. 

Beraz, aitorpena aurkeztu behar duten multinazionalek herrialde edo jurisdikzio bakoitzeko banakatu behar dituzte datu batzuk, besteak beste: taldearen sarrera gordinak, entitate lotuekin edo hirugarrenekin lortutako sarrerak diren bereizita; Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenak; kapitala eta beste funts propio batzuk; batez besteko plantilla; aktibo materialak eta higiezinetako inbertsioak; entitate egoiliarrak eta haien jarduera.

Ondoren, informazio hori sozietateek jarduera egiten duten herrialdeetako tributu-administrazioen artean trukatuko da, honako hau egiaztatzeko: talde multinazionalek ordaintzen dituzten zergak egiten duten jardueraren garrantziaren eta herrialde bakoitzean sortu den balio erantsiaren araberakoak diren. Tributu-administrazioen artean datuak trukatuz, zerga-oinarrien higadura detektatu ahal izango da, eta irabaziak tributazio murriztua duten herrialdeetara lekualdatu (BEPS ekintza-plana).

Herrialdez herrialdeko aitorpena Bizkaiko Ogasunaren beste urrats bat da, zerga-iruzurraren aurkako borrokan. Horrela, bat egiten du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) eta Europar Batasunak nazioarteko erakundeekin egin dituzten hitzarmenekin; hitzarmen horien xedea da gardentasun fiskala gehitzea eta enpresen irabaziak sortzen diren lurraldeetan zergapetzea.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...