2016(e)ko azaroaren 14(a) 13:14

SOFTWARE LIBREARI ETA TEKNOLOGIA IREKIEI DAGOKIENEZ, BIZKAIA ERREFERENTZIA DA EUROPAN

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bilboko Euskalduna Jauregiak LibreCon 2016 Software Libre eta Teknologia Irekien VI. Biltzar Nazionala hartuko du datorren astean, asteartean eta asteazkenean. Audrey Tang, ‘gizalegezko hacker ohia’ eta orain Taiwaneko ministro digitala, biltzarreko hizlari nagusia izango da. LibreCon 2016 erakusleihoa izango da erakunde handien eta administrazioen kasu arrakastatsuak aurkezteko, hau da, teknologia irekiei eta ezagutza libreei esker kostuak aurrezten eta negozioa hobetzen ari diren horien kasuak. LibreCon 2016 biltzarrean bi zaio egingo dira, eta helburu nagusia 4.0 industriaren eta finantza-munduaren eremuko Big Data, Gauzen Internet eta Segurtasun Informatikoa gaietan beste irtenbide ireki batzuk erakustea izango da. Inaugurazioan, Igor Yebra dantzari bilbotarrak eszenaratze ikusgarria eta efektista eskainiko du.

Eneko Astigarraga, Xabier Otxandiano, Ibone Bengoetxea, Aitor Cobanera eta David Olmos

Gaur eguerdian, Ibone Bengoetxea (Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua), Xabier Otxandiano (Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia) eta Aitor Cobanera (SPRIko Teknologia eta Berrikuntzarako zuzendaria) ere bertan egon dira David Olmosi (ASOLIF Software Libreko Enpresen Federazio Nazionaleko presidentea) eta Eneko Astigarragari (ESLE Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkarteko presidentea) babesa erakusteko LibreCon 2016 Software Libre eta Teknologia Irekien VI. Biltzar Nazionalaren aurkezpenean. Ekitaldia datorren asteko asteartean eta asteazkenean egingo da Euskalduna Jauregian, eta orduan Bilbo software librearen eta teknologia irekien Europako epizentro bihurtuko da.

Bizkaia teknologia irekien nazioarteko erreferentzia izango da datorren asteko asteartean eta asteazkenean. Bizkaiko hiriburuak LibreCon 2016 Software Libre eta Teknologia Irekien Biltzar Nazionalaren VI. edizioa hartuko du. Estatuan Software librearen alorrean aurten antolatu den topaketarik garrantzitsuena izango da; izan ere, bi egunetan ia 80 hizlari, kasu arrakastatsu eta aurkezpen egongo dira.

Duela bi urte Bilbon antolatu zen laugarren edizioan enpresen parte-hartzeari dagokionez lortu zen arrakastak ahalbidetu du ekitaldia berriz ere Bizkaian antolatzea. Guztira, 600 enpresa inguruko eta administrazio publikoetako 1.500 bat ordezkarik parte hartzea aurreikusi da, teknologia irekien adituak barne. Gainera, lurralde historikoan milioi bat euro inguruko eragin ekonomikoa izatea espero da.

ASOLIF Software Libreko Enpresen Federazio Nazionalak eta ESLE Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkarteak antolatu dute biltzarra, eta xede nagusia da 4.0 industriaren (industria adimendua edo Open Industry izenekin ere ezaguna) eta online bankuaren (Open Finances) erronka berriei erantzutea software librearen eta teknologia irekien bitartez. Eduki horiek asteazkenerako programatu diren eta edizio honetan jorratuko diren bi gai dira.Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira LibreCon ekimenaren babesleak, bai eta sozietate hauek ere: Banco Santander, Kuka industria-roboten fabrikatzailea edota informazio-teknologien Alfresco, RedHat edo SUSE multinazionalak, bai eta OpenExpo, besteak beste.

Etorkizun oneko sektorea

Antolatzaileek datozen urteetan hazteko aurreikuspen oso onak dituen sektorearen benetako onurak helarazi nahi dizkiote gizarte osoari, adibide zehatzekin eta tresna zein irtenbide berriekin. Ekonomia suspertzeko, sektore ekonomiko desberdinen modernizazioa lortzeko eta tokiko ekonomiak garatzeko sektore benetan erabakigarria izaten ari da. Izan ere, ESLEko kide diren enpresek bakarrik 80 milioi euro inguru fakturatu zituzten 2015. urtean, eta, gainera, 1.500 profesional baino gehiagori eman zioten lana.

Bigarrenez, antolatzaileek teknologia irekiak enpresa eta administrazioetarako benetako aukera izatea erdietsi nahi dute, bai eta jarduera hori lehiakortasunaren, garapenaren eta enpresa-aldaketaren giltzarri gisa finkatzea ere; izan ere, gizarte honetan Internet indarrez sartu da negozioen muinean eta erabiltzaileei ematen zaizkien segurtasun sistema informatikoak gero eta garrantzitsuagoak dira, software libreak gero eta pisu handiagoa duelarik.

Zeharka, LibreCon ekitaldian aurkeztuko diren edukiak hiru segmentu desberdinetan azalduko dira: Big Dataren analisia, Gauzen Internet (IoT ingelesezko siglen arabera) ustekabean sartzea edo Interneteko datuek duten segurtasunaren erronkak. Era berean, beste gai batzuei buruzko hiru tailer, mintegi edo hitzaldi egongo dira, eta teknologia irekiek horiei ere balio erantsia ekarriko diete, fabrikazio gehigarriaren, robotikaren, crowdfundingaren, open API direlakoen edo kriptodiruaren kasuan bezala.

Audrey Tang, bideokonferentzia Taiwanetik

Audrey Tang izango da LibreCon-eko hizlari nagusia. Duela gutxi Taiwaneko ministro digital izendatu zuten, herrialdearen benetako arazoak konpondu zitzan teknologia irekietan eta software librean oinarrituta (politika orokorrean barneratu dituen munduko lehenengo herrialdea da). ‘Ziberministroa’, software libreari eta programazioari dagokionez munduko erreferentzia nagusitzat hartzen dena, eta orain eAdministrazio eta Gobernu Irekiaren kontuetan ere munduko guru dena, bideokonferentzia bidez konektatuko da asteazkenean  hilaren 23an.

Tangek 35 urte ditu, eta aparteko adimen-kozientea du, 180koa. Politikariak 14 urterekin utzi zion ikasteari, bere kabuz programatzen ikasteko eta informazio-teknologien hainbat enpresa antolatzeko. Hala eta guztiz ere, politikan sartu aurretik ‘ziberaktibismo’ garaiak bizi izan zituen (‘anarkista eta kontserbadoretzat’ jotzen du bere burua); izan ere, kosta ala kosta datu irekiak defendatzen ditu eta hainbat kanpainatan ‘gizalegezko hacker’ gisa parte hartu zuen..

Bestalde, Chema Alonsok parte hartuko duela baieztatu da, oraintsu Telefónica enpresan CDO lanpostua (datuen arduraduna) hartu duena. Alonso segurtasun informatikoan aditua eta ‘hacker ohia da. Asteartean, OpenIndustry4.0 eta OpenFinances sektoreek segurtasun informatikoan izango dituzten erronkei buruz arituko da.

Igor Yebraren eszenaratze ikusgarria

LibreCon ekitaldiaren inaugurazioan, asteartean, Igor Yebra dantzari bilbotarrak eszenaratze ikusgarria eta efektista eskainiko du. Bertan, 4.0 industriaren kontzeptua modu artistikoan irudikatzen ahaleginduko da, definiziorik zehatzenarekin; teknologia pertsonen zerbitzura dagoela adieraziko du, hau da, premiarik zorrotzenen, berehalakoen, kritikoenen eta zehatzenen zerbitzura. Horrela, Igor Yebrak Alemaniako Kuka Robotics multinazionalaren industria-robot batekin batera egingo du dantza. Multinazionala munduko liderretako bat da industriaren alorrerako robotei dagokienez.

Ikuskizunaren helburua makina adimendu baten funtzionamendua azaltzea da, gizakioi zerbitzua ematera eta negozioaren premiak betetzera bideratuta dagoena. Alabaina, zereginak eta aginduak betetze hutsaz gain, gizakiokin denbora errealean konektatzeko eta une bakoitzean beren-beregi eskatzen zaionari erantzuteko gaitasuna izan behar du.

Igor Yebrak LibreCon 2016ri hasiera emateko egingo duen emanaldia pertsonen eta makinen arteko komunikazioa irudikatzeko modu bat da. Azken finean, 4.0 industria teknologia malgua dela eta berehala aldatzeko gaitasuna duela azpimarratu nahi da, guztiarekin interkonektatzeko eta negozioaren erritmoa eta haren premien arabera aldatzeko gaitasuna, alegia.

Egitarau osoa

LibreCon 2016k duen egitaraua nahiko zabala da, 80 hizlari baino gehiago eta kasu arrakastatsuak biltzen baititu. Lehenengo eguna 4.0 industriari eskainiko zaio, eta Miguel Angel Peces Samsung enpresako Content Project Managerraren hitzaldia nabarmendu behar da, non multinazionalak hainbat ikerketa-ildotan izandako estrategiak azalduko dituen, hala nola TB, Smartphone eta Gauzen Interneten ekosistema (IoT). Horrez gain, Gipuzkoako Irizar enpresak, Datik filialaren bidez, garraio-floten jarraipena egiteko software berritzaileak aurkeztuko ditu.

Finantzen eremuan, antolakuntzak baieztatu du José María Fuster Banco Santander erakundeko berrikuntzako zuzendari nagusi ohiak ere bertan parte hartuko duela, gaur egun, Berrikuntza Digitaleko ekosistemen arduraduna dena. Hain zuzen ere, sektorearen eta bertako open source delakoaren garrantziaren ikuspegia aurkeztuko du.

Kapitulu berean, BBVA erakundeak, open banking bidearen aldeko apustua erakutsiko du, beste batzuengana irekitzeko eta berrikuntzarako bide gisa. Halaber, finantza-sektoreko negozio-eredu berriei ere ahotsa emango zaie Fintonic aplikazioaren bitartez, etxeko bankuaren kudeaketan erreferentzia dena.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...