2015(e)ko abenduaren 02(a) 12:58

BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Ohorezko saria Bizkaian euskarazko irakaskuntzaren aldeko apustua egin zuten guraso aitzindarientzat izan zen; beraien guztien izenean Joseba Arrieta Txertudi eta Josu Meabe Mintegiri eta, hil ondoko sari gisa, Sabin Zubiri eta Josune Zearra senar-emazteei Poesiaren atalean, sarituak Jon Gerediaga Goitia eta Beatriz Chivite Ezkieta izan dira. Ikus-entzunezkoen saria, berriz, Joseba Gorordorentzat izan da

LAUAXETA SARIAK

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak gaur goizean Lauaxeta 2015 ohorezko saria eman die Bizkaian euskararen irakaskuntzaren aldeko apustua egin zuten guraso aitzindariei, eta beraien izenean Joseba Arrieta Txertudi eta Josu Meabe Mintegiri eta, hil ondoko sari gisa, Sabin Zubiri eta Josune Zearra senar-emazteei, kasu honetan bere semeak Bingen Zubirik jaso du saria. Aldundiak euskara sustatu, zabaldu eta normaltzeko egin zuten ekarpen handiagatik saritu ditu. Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatuak Poesiako Lauaxeta Saria eta Ikus-entzunezkoen Lauaxeta Saria eman ditu.

Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak adierazi duenez, Lauaxetaren jarraitzaile izan nahi dogunok, euskararekiko konpromisoa areagotu behar dogu. Gure burua jantziz eta prestatuz. Euskal gizartearen eraikuntzan lan eginez. Konplejurik barik. Benetako euskalgintzari dagokion konpromisoa geure gain hartuz.

Lorea Bilbao, Euskara eta kultura diputatuak eginiko agerraldian euskararen ezaugarri nagusiak azpimarratu ditu, txikia izanik, eta handiz inguratuta, mendez mende iraun egin dauala. Txikia izanik hegoak ireki egin dituela eta garaian garaira egokitu gizartearen aldakuntza handienei erantzunez. Eta hori guztia, Lauaxetak berak esandako legez herritarrak eta herri erakundeak zaindu egin dabelako da.

Poesiaren alorrean, 35 urtetik gorakoen Lauaxeta Saria Jon Gerediaga Goitiak jaso du, "Argia, lurra, zuhaitza eta zerua" lanagatik, eta 35 urtetik beherakoen atalean, Beatriz Chivite Ezkieta eta haren "Metro" lana saritu dituzte. Beatriz Chivite ezin izan da sari banaketan egon eta bere izenean bere amak jaso du saria, Isabel Ezkietak.

"Ikus-entzunezkoen 2015eko Lauaxeta Sariari" dagokionez, Joseba Gorordo zuzendariarentzat izan da, "Sabino Aranaren begiak" izeneko dokumentalagatik, memoria historikoari buruzkoa.

Sari hauen bitartez, euskara eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta normaltzeko ahalegin berezia egin duten pertsonak, kolektiboak eta erakundeak publikoki aintzatesten dira. Esteban Urkiaga "Lauaxeta" idazlearen izena daukate, haren figura unibertsala aldarrikatzeko asmoz.

"Argia, lurra, zuhaitza eta zerua", Jon Gerediagarena

Egileak heldutasuna lortu du eta irakurleari hiriaren begirada oso zehatza eskaintzen dio. Biak, poeta eta irakurlea, aro, gizarte, lur eta zeru berekoak dira.

"Metro", Beatriz Chiviterena

Idazleak Londresko metroaren irudiak sortzen ditu, modu argi eta dotorean, eta errealismo osoz, Ekialdeko estetikan oinarrituta. Zenbait pertsonaiaren bizitzaren binetek eratutako mosaikoa da.

"Sabino Aranaren begiak", Joseba Gorordorena

Dokumentalak, pertsonaien dimentsio historikoa kontatzeaz gain, hezur eta haragizko pertsona aurkezten dio ikusleari, estereotipo guztietatik aldenduta. Horrela, Gorordok oreka bat lortzen du narrazioaren eta dibulgazioaren artean, obrako pertsonaiaren irudi berriak, gaur arte inoiz ikusi gabekoak, erakutsiz.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...