BILERAK UNAI REMENTERIAREKIN

Kaixo:

Orain dela ia lau urte, agintaldiaren hasieran, bizkaitarrekin konpromisoa hartu nuen Bizkai hobe baterantz aurrera egiteko abiarazi nahi genituen proiektu nagusien jarraipena egiteko. Urratsez urrats, azaltzen joan gara nola gabiltzan, zer ari garen egiten eta nola, ondo eginaren berri ematen, eta hain ondo egin ez dena dela-eta erantzunak ematen, hobetu ahal izateko. Hamar topaketa egin ditugu, Bizkaiko eskualde guztietako herritarrekin egoteko; elkarrekin hitz egin dugu, elkarri entzun diogu, elkarrengandik ikasi, eta batez ere, aurrez aurre egon gara, elkar ezagutu dugu. Halaber, Aldundiari gurpilak ipini dizkiogu, eta Bizkaia osoan zehar mugitu gara, gure autobusean, berriro azaltzeko zertan ari garen. Horrez gainera, zuen zalantzak argitu ditugu, eta zuen iradokizun eta beharrizanak entzun. Orain balantzea egiteko garaia da; denbora horretan elkarrekin lortu dugun guztia mahai gainean jartzeko. Unea da, orobat, ilusioz betetzen nauen horri, hau da, elkarrekin egiteko daukagunari heltzeko.

Web-orri honen bidez, Bizkaia Goazen 2030 planaren datuak hobeto ikustek aukera izango duzu, eta nahi baduzu, izena eman dezakezu gure topaketetako baten parte hartzeko.

Laster arte.

HONEN INGURUAN HITZ EGINGO DUGU

  1. 1

    Bizkaia jarduera ekonomiko eta enpleguarekin

  2. 2

    Bizkaia gizarte eta lurralde kohesio nahiz aukera berdintasunarekin

  3. 3

    Bizkaia modernoa, hurbila eta arduratsua

  4. 4

    Bizkaia munduarekin konektatuta

ANIMATUKO ZARA?

NOIZ

2019ko otsailetik martxora bitartean

NON

Mapan edo agendan kontsultatu dezakezu

NOLA

Eman izena nahi duzun bileran Plaza eskuratu duzun baieztatuko dizugu Bileran, interesatzen zaizunaren inguruan hitz egingo dugu.

  • Hurrengo topaketak
  • Izandako topaketak

Hurrengo topaketa

2019/OTS/23
Barakaldo

Informazio gehiago

Azken topaketa

2019/OTS/16
Getxo

Bistaratu zer gertatu zen

2016 ETA 2017AN......

10

EGINDAKO BILERAK

650

PERTSONEK HARTU ZUTEN PARTE

1700

ZUZENEKO DATUAK

97

BALORATUTAKO PROIEKTUAK

1562

JASOTAKO EKARPENAK

246

UNAI REMENTERIARENTZAKO IDATZIAK

2018AN...

19556

PARTE-HARTZAILEAK

30000

KONTSULTAK

65

UDALERRIAK

805

KOLEKTIBOAK ETA ELKARTEAK

2300

PROPOSAMENAK

14

EZTABAIDA-TAILER TEMATIKOAK