UNAI REMENTERIAREKIN BILERAK

Bizkaiko Ahaldun Nagusi aukeratua izan nintzenetik, kaleko politikaria izaten jarraitzeko konpromisoa hartu nuen, ziur nagoelako gobernatzeko tresnarik onena hurbiltasuna dela. Horretarako, 2016ko azaroa eta 2017ko apirila artean hamar bilera egingo ditut herritarrekin Bizkaiko hamar eskualdetan, kontuak emateko, egiten ari garena eta egiten ari ez garena kontatzeko eta herritarrek esan nahi digutena aintzat hartzeko. Bilera horien lekuak eta egunak behean duzuen mapan aurkitu dituzue eta bertan egoteko  izena eman nahi baduzue, izena eman Bizkaitarren Sarera. Laster arte.