UDALEKUAK 2019

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; 2006tik 2012ra jaiotako hiru lurraldeetako umeei zuzenduta dago eta jarduera ludikohezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Partehartzaileak erroldatuta dagoen lurralde historikoari dagokion foru aldundian inskribatu beharko dira.

Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Bi hizkuntza-ereduen artean aukera egin daiteke:

Euskara: Parte hartzaileak beren taldekide zein monitoreekin euskaraz arituko dira. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte hartzaileek erabiliko duten hizkuntza.

Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

Plaza kopuruaren %5a desgaitasua edo eta mendetasun-gradua dutenentzat gordetzen da.

LIBURUXKA

Udalekuak 2019 liburuxka badago eskuragarri

KONTAKTU TELEFONOA

946 083 360

UDALEKUAK 2019

  1. Udalekuak elkarrekin bizitzeko eta baloreak ikasteko tokiak dira, beraz elkarbizitza eta lankidetzako arau batzuk dituzte. Parte-hartzaileren batek arau horiek behin eta berriz beteko ez balitu, etxera bidali ahal izango litzateke. Etxerako itzulia guraso edo tutoren kargura izango litzateke.
  2. Parte-hartzaileek izen ematen osatzen dituzten taldeak errespetatzen ahaleginduko gara beti.
  3. 2008tik 2012ra jaiotako umeak sexu bereizketarik egin gabe banatuko dira logeletan. Aldiz 2006 eta 2007an jaiotako umeak sexuaren arabera bereizita banatuko dira logeletan baldin eta instalazioak horretarako aukera ematen badu.
  4. Bisitak ez daude baimenduta, udalekuaren dinamika ez apurtzeko.
  5. Antolatzaileek parte-hartzaileei gomendatzen diete gailu elektronikorik ez eramatea, jardueraren garapena oztopa dezakete eta. Dena den, gailu elektronikoren bat edukiz gero, erabilera murriztuta egongo da.
  6. Haurrek arropa guztia bere izen deiturekin edo horien inizialekin markatuta eraman beharko dute.
  7. Kuotak gastu guztiak barne hartzen dituenez, erakundeak aholkatzen du dirurik ez eramatea.
  8. Plaza eskuratu eta kuota ordaindu ondoren ez da aipatutako zenbatekoa itzuliko ez bada ondo frogatutako arrazoia dagoela Kultura zuzendaritza nagusiak ezarriko duen irizpidearen arabera, eta beti ere, gorabehera hori behar besteko aurrerapenez jakinarazten bada. Eskolan emaitza txarrak lortzea ez da dirua itzultzeko arrazoitzat hartuko.
  9. Kultura Zuzendaritza Nagusia programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jarriz.

«Udalekuak 2019» kanpainan parte hartzeko aurretiko izen-emateak www.bizkaia.eus/udalekuak web-orriaren bidez egingo dira edo, bestela, «Inprimakia» izeneko eredu ofiziala Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ekintzako Zerbitzuaren bulegoan aurkeztuta (Recalde zumarkalea 30, 1.) edo Erregistro eta herritarrenganako laguntza bideratzeko atalean (Bilboko Diputazio kalea 7 zk, beheko solairua) aurkeztuta.

Inprimaki horrekin batera, eranskin hauek aurkeztu beharko dira: I. eranskina,” Sinadurak eta borondatezko ordezkaritza ematea”, eta II. eranskina, “Datuak babesteko informazioa”.

Desgaitasuna eta edo mendekotasuna duten umeek, kanpainan izena ematen dutenean, “Umearen informazio fitxa” aurkeztu beharko dute Kultur Ekintzako Zerbitzuaren bulegoetan.

Liburuxkan agertzen diren Bizkaiko Lurralde Historikoko udaletako edo eskualdeetako bulegoek kanpainan izena emateko jarraibideei buruzko informazioa emango dute.

Plaza tokatuz gero, kuotaren hobaria izango dute honako hauek betetzen dituzten eskatzaileek: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familietakoak zein Familia Ugarikoak izatea.

Data Prezio Tokiaren Izena
7 eguneko txandak 125€ Leku guztiak

Txandak eta Instalazioak

Kargatzen...

EMAN IZENA

Eskaeran sartuta egin edota kontsulta dezakezu. Zozketaren ondoren, egiazta dezakezu eta, ondoren, ordainketa egin eta gainerako dokumentazioa osatu.

  1. EGIN ZURE ESKAERA

    2019/03/07 2019/03/18

  2. ALDATU BORONDATEZKO ORDEZKARITZA EMATE ESKARIAREN DOK

    2019/03/07

  3. KONTSULTATU ZURE ESKAERA

    2019/04/10

  4. KONTSULTATU EMAITZAK

    2019/04/10

  5. OSATU ERRESERBAREN DOKUMENTAZIOA

    2019/05/21

  6. EGIN ERRESERBAREN ORDAINKETA

    2019/05/21 2019/05/24