LAGUNTZA PROGRAMA

2018. urteko ekitaldiari dagozkion autolikidazioak egin daitezen laguntzeko, Bizkaiko Foru Ogasunak Bizkaiko araudia bete beharreko erakundeek aitorpenak egiteko laguntza programa elaboratzen du.

Laguntzeko programak zenbait kontrol barne hartzen ditut autolikidazioak egiterakoan gertatu daitezkeen akatsak saiheste aldera. Batzuetan kontrolen bidez programan marka edo partidak modu desegokian betetzea saihesten da; beste batzuetan, berriz, programaren operatibo guztia da. Horietan partida zehatzen zenbatekoak lortzeko kalkuluak definitzen dira. Erabiltzaileak ez ditu eskuz sartuko.

Laguntza programaren funtzionamenduari buruzki informazioaren atarian pantaila batzuen funtzionamendua adierazten da. Berriak izateagatik edo kontrol-maila nahiz maila operatibo handiagoak izateagatik, programaren erabiltzaileari zalantzak sor diezaiokete egindako kalkulu edo ager daitezkeen erroreei buruz.

Pantailen funtzionamendua definitzeko, partidaren zenbakiak edo kodeak aipatzen dira. Kode horiek telematikoki aurkezteko ereduan agertzen dira. Hori 1188/2019 Foru Aginduak (8,2 MB), 2019ko ekainaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago.

2018 Sozietateen laguntza programa

Zerga-araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarriak pantailan erabiltzaileak markatu behar dituen zenbait lauki daude eta horien arabera zehaztuko da Sozietateen gaineko Zergaren kitapena.

Erakundeak hautatutako aitorpen-motari jarraiki zehazten diren hainbat kontrol alde batera utzita, programan bateraezintasun batzuk ezartzen dira bere IFZren konposizioaren eta marken artean, baita marken beraien artean ere. Bateraezintasun hauek eragiten dute marka jakin batzuk bakarrik aukeratu ahal daitezkeela erakundearen forma juridikoa -IFZren konposizioa eragiten duena- jakin bat denean edo marka zehatz bat aukeratuta beste batzuk aukeratzea ezinezko gertatzea.

Erantsitako dokumentuen laukietan X baten bidez IFZ batzuekin bateraezinak diren markak eta elkarren artean bateraezinak diren markak zein diren.

Zerga-araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarriak (813 KB)

Laguntza-programak erakundearen kontabilitate-egoeran eransten dituzte zerga-oinarria kalkulatzeko abiapuntu bezala.

Programa operatibo gehienez hornitu da urteko hiru kontu-egoerak betetzeko: galeren eta irabazien kontua, ondare garbian aldaketa-egoera eta balantzea.

Operatibo horrekin programa ahalik eta errazen erabiltzea saiatzen da. Operatiboak ez ditu bakarrik partidak eransteko baturak eta kenketak egiten, partidak pantaila batzuetatik besteetara eramaten dira edo partidak zehazteari buruzko kontrolak zehazten dira bestetan izendatutako zenbatekoekin bat. Hala, bi pantaila desberdinetan agertzen den partida berak, datuak sartzeko orduan akatsa izateagatik, bi zenbateko desberdin izatea saihestuko dugu.

Ondoren galeren eta irabazien kontuaren partida-kode guztiak agertzen dira, baita ondare garbian aldaketa-egoera eta balantzea ere. Horiek 200 ereduko (aitorpen telematikorako arrunta) ohiko kontu-egoeren barruan daude.

Kontabilitate-egoerak eredu laburtuen bidez edo ETEei dagokionen bitarteaz aurkezten direnean, zenbait partida ez da programaren pantailetan ikusten eta 0 zenbatekoa izendatuko litzateke.

Laguntzeko programan pantaila bat dago erakundeak autolikidazioan ematen den emaitzari dagokionez egiten dituen zuzenketa fiskalen jatorriaren berri eman dezan, hauek ekitaldian bertan sortzen diren edo aurreko ekitaldietan sortutako denborazko doikuntzen itzulketa den, baita etorkizuneko ekitaldietan itzuli beharreko balizko zenbatekoak ere.

Informazio guztia hemen aurkitu dezakezu

Berrinbertitzeagatik salbuespenaren zenbatekoa kalkulatzeko tresna bat da. Erakunde batek onar dezake 11/2013 Foru Arauak 36. artikuluan xedatutakoaren babesean. Horretarako datu desberdinak eskatuko zaizkio

Informazio guztia hemen aurkitu dezakezu

FITXATEGIEN BIHURTZAILEAK

Fitxategi-bihurgailuak laguntzeko tresnak dira, Arabako edo Gipuzkoako foru-aldundien eta Espainiako Zerga Agentziaren formatuak dituzten fitxategiak bihurtzeko. Lurralde horietako araudia bete behar badute ere, autolikidazioa Bizkaiko Foru Ogasunean aurkeztu behar duten erakundeek erabil ditzakete.

Berrikuntzak eta maiz egiten diren galderak