ZER DA SILICIE?

Foru Ogasunak Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko sistema berri bat ezarri du, bat etorriz Zerga Berezien Araudiko 50. artikuluarekin.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez eramango da Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaiena. Horretarako, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornituko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan berariazko sarbide bat jarriko da, betebeharra errazago bete ahal izateko.

  • Zerga Berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzearen bidez.
  • Hornitu beharreko kontabilitateko idazpenen edukia definitzen da, bai eta aurkezteko era, epeak eta prozedurak ere.
  • Informazio-aitorpenak murrizten dira: Zerga berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eramaten denean, eragiketen aitorpenak ez dira eskatuko.

Zerga Berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko betebeharra izango dute honako establezimendu mota hauen titularrek:

  • Fabrikak
  • Zerga gordailuak
  • Zerga-biltegiak
  • Jasotze-gordailuak
  • Ozpin fabrika

Kontabilitateak Zerga Berezien xede diren produktuen izakin, mugimendu eta prozedura guztiak islatu beharko ditu, eta, hala badagokio, horiek eskuratzeko beharrezko lehengaienenak ere bai, biltegiratzeagatik, fabrikatzeagatik edo zirkulazioagatik sortutako ezberdintasunak barne.

Foru Ogasunari kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko bete behar diren datuak honako esteka honetan zehaztuta daude:

Horniketaren xede diren kontabilitateko idazpenen edukia, honen bitartez: Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa (I. eranskina (266 KB))

Zerga Berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko, honela egin ahal izango da:

  • Zuzenean egoitza elektronikoan (arau orokorra)
  • Establezimenduetako titularrek, kasuan kasu, izan dezaketen euskarri informatikoko kontabilitate-sistemaren bidez (aukerakoa)

ELEKTRONIKOKI HORNITZEKO ERAK

Zerga-bereziei buruzko arautegiak eragiten dien establezimenduek zergen kontabilitatea eramatearen eskakizuna bete behar dute eta, horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez euskarri informatikoan kontabilitate sistemaz baliatu behar dute.

Eskakizun hori betetzea ahalbidetu eta errazteko, araudiaren arabera nahasitako establezimenduek Bizkaiko Foru Ogasunari kontabilitate-idazpenak emateko kontabilitate-sistema informatikoa garatzeari ekingo zaio. Zerga berezien kontabilitate-liburuak kudeatzeko sistema berria ezarriko da. Horren bitartez, zergadunek (eta borondatez erabiltzea erabakitzen dutenek) kontabilitate-idazpenen xehetasuna bidali beharko dute, zerga berezien arloekin zerikusia badute eta, xede horrez, formatu egituratuari erreparatuko zaio. Epea foru aginduak definituko du eta erroldatutako establezimendu bakoitzeko (JEK) Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaz baliatuko dira.

Establezimenduek informazioa Bizkaiko Foru Ogasunari bidaltzeko formatu argi eta egituratua izango dute eta, modu osagarrian, beste eskakizun batzuk murriztuko dira, hala nola, eragiketen aitorpenak aurkeztearen beharra. Hori deuseztatuko da. Kontabilitate-liburuak eramateko sistema berriari esker, Bizkaiko Foru Ogasunak zerga-iruzurra kontrolatu eta prebenitzeko informazio nahikoa eta kalitatezkoa izango du. Izan ere, horiek lehentasunezko helburuak dira, baina, aldi berean, zergadunei eskakizunak betetzeko laguntza-tresna eskainiko die.

SILICIE (Zerga Berezien Kontabilitate Liburuen Berehalako Hornidura) sistema 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.