Bizkaiko GNSS sareko ftp zerbitzariak behaketen datuak gordetzen ditu GNSS estazio bakoitzeko RINEX formatuan, post prozesu kalkuloetan erabiltzeko.

Estazio bakoitzeko datuak honako formatuetan gordetzen dira:

Orduka zatitutako fitxategiak, UTC ordutegi-oinarriaren arabera.

Fitxategiak ZIP formatuan. Izena: nnnn-dddl.zip (brzr304a.zip).

nnnn: GNSS estazioaren izena.
ddd: urteko eguna.
l: ordua ("a" 0tik 1era... "x" 23tik 24ra, UTC).

Informazio karpeten egitura batekin ordenatuta dago UUUU-HH-EE.

  • UUUU urteari dagokio, mendea barne.
  • HH hilabeteari dagokio.
  • EE hilabeteko egunari dagokio.