Zer da bizkaiko behatokia?

Behatokiak Bizkaiko Foru Aldundirako ezagutzaren erreferentziazko puntua izan nahi du. Nolanahi ere, sail desberdinei kudeaketaren esparruan informazio aipagarria lortzeko aukera eman nahi zaie azterlan eta txostenen bitartez.

Bizkaiko Behatokiaren erantzukizuna da lurraldeko informazioa bildu, aztertu eta modu eraginkor batean aurkeztea, bai eta Foru Aldundiko politika publikoen esparruan ere.

Gainera, Foru Aldundiko partehartze politiken koordinazioaz arduratuko da, bai eta zeharkako politiken koordinazioaz ere, bereziki, gazteei dagozkienak.

Jarduketa-esparrua

  • DATUAK AZTERTZEKO EKOSISTEMA

    Behatokia datu banku bihurtuko da; datuak aztertzeko ekosistema ardatz desberdinetan eutsia dago:

    • Azterlan kuantitatiboak: Berezko azterketa (behatokia) kuantitatiboak eta lurraldearen ikuspegi sozioekonomikoari buruzkoak
    • Analisi kualitatiboak: Azterlan kualitatiboak agintaldiko funtsezko alderdietan (estrategikoak) sakontzeko, baita gizarte intereseko gaietarako ere,bai eskualde mailan, bai lurraldean.
    • Entzute aktiboa: preskriptoreak, gai nabarmenak eta tonua identifikatzea. (nor, zeri buruz eta nola) Aldundiaren eskumen eremuko gaietarako..
    • Beste sail batzuetako datuak eta txostenak aztertzea: Sailen dokumentuak, planak eta azterlanak (kuantitatiboak eta kualitatiboak) ezagutu, bildu eta antolatzea. Bizkaiko Foru Aldundian sortzen den informazioaren analisi orokorra egitea onar daitezkeen estrategia eta erabakiei balioa emateko. Gainera, informazioaren bilduma hori lurraldeari buruzko datu iturri bihurtu nahi da laburpen txostenen bitartez. Horiek Ahaldun Nagusiaren Kabinetearen esku egongo dira.
  • Bizkaiko Gobernu Irekiko estrategiak bermatzen du Aldundiak oinar sendoak dituen gobernu estiloa lantzen duela. Oinarri horiek dira informazioa bildu eta zabaltzeko modu garden eta irisgarria eta elkarlan publiko-pribatuaren bultzada, prozesu horretan herritarren partehartzea bultzatuz eta beharrezkoak diren azalpenak emanez.

    Horretarako, Behatokiak agintaldiko lan egitasmoa prestatzen du, prozesu horretan foru Gobernuko eragile guztiak inplikatuz eta honako esparru hauetako erantzukizun zuzena bere gain hartuz:

    • Bizkaia Goazen 2030 estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa. 
    • Foru Aldundiaren kudeaketaren berri emateko Ahaldun Nagusiak Bizkaiako eskualdeetan egiten dituen topaguneen koordinazioa.
    • Herritarren partehartze prozesuen laguntza eta bultzada.
    • Herritarren partehartzea bultzatzeko metodologia eta materialen garapena.
  • Bizkaiko Behatokiak gazteei zuzendutako politiken koordinazioa kudeatzen du. Horretarako, foru sailekin ekimen bateratua bultzatzen du gazteen esparruan zeharkako koordinazioaren eta agintaldirako estrategiaren definizioaren bitartez.

    Helburu hau jarduera-plan honen bitartez lortzen da: 

    • Gaztedi Bizkaia 2020 agintaldirako dokumentuaren prestaketa eta jarraipena eginez.
    • Ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboen bitartez gazteen esparruko datuen analisirako sistema sortuz. 
    • Gazteekin partehartze ekimenak abiaraziz. 
    • Udal Gaztedi proiektua Bizkaiko udal guztiekin koordinatuz. 

Género

Edad