Parte-hartzearen eredua

Helburuak

  • Zelan ulertzen dugu partehartzea?

    • Partehartzeak helburu argi eta neurgarriak izan behar ditu.
    • Partehartzea bultzatzen da kudeaketa hobetzeko, baina erantzukizun hori erakundearena eta bere ordezkariena da.
    • Partehartze guneei ahots berriak batzean datza.
    • Partehartzea konpromisoak hartzea da..
    • Partehartze prozesuak denok ikasten dugun prozesuak dira.
    • Baliabide nahiko jarri behar dira partehartzearen zerbitzura. Horregatik, departamentu bakoitzak hori kontutan hartu beharko du modu partehartzailean aurreikusten diren proiektu eta ekimenak abian jarri baino lehen.
    • Departamentu bakoitzak ahalmena dauka partehartze ekimen eta guneak bultzatzeko.
    • Gure gain hartzen dugu partehartzearekin dugun konpromisoa. Partehartzearekin denok egon behar gara konprometituta.
    • Bizkaiko Behatokiak departamentu guztiak laguntzen ditu, bere ikuspegi orokorra eta teknikoa emanez bai prozesuen diseinurako eta baita jarraipenerako ere.
    • Bizkaiko Behatokiak lan egiteko moduak finkatzen ditu. Horiek laguntzen dute esparru orokor bat definitzen proiektuak bideratzeko, partehartze ekimena edozein dela era.
    • Existitzen diren aholkularitza kontseiluak partehartze organoak dira eta lan egiten duten sektoreekiko ikuspegi kualifikatua ematen dute.
    • Gizarte erakunde eta prestigiodun pertsonen partehartzeak balio erantsia ematen dieta esparru honi eta, ondorioz, Foru Aldundiaren kudeaketari ere.
    • Eremu hauen parte diren talde eta erakundeak Bizkaiko gizartearen aberastasun eta aniztasunaren ispilu dira.
    • Kontseilu hauen zuzendaritza eta koordinazioaren arduradun diren departamentuen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak bermatuko ditu bai euren funtzionamendu ona eta baita gizarteko sektore erreferenteen partehartzea ere.
    • Organo hauek beste partehartze ekimenez osatuak izan daitezke. Modu honetan, talde hauen ausnarketak aberastuko dituzte eta iritzien ordezkaritza handiagoa lortzen lagunduko dute.
  • Prozesuaren ezaugarriak definituko dituen dokumentua egitea. Dokumentu hau edozein prozesu edo ekimen lagunduko dituen 'memoria' izango da. Dokumentua laburra eta zehatza izan behar da eta bertan orain azaltzen diren kontuak azaldu beharko dira:

    • Prozesurako proposamen metodologikoa, edo nola burutuko den.
    • Helburuak definitu, partehartze prozesuarekin zer bilatzen dugun.
    • Mugak jarri. Ezin da denetaz eztabaidatu, argi utzi behar dugu zein esparrutan mugitzen garen, zeintzuk diren gure mugak eta noraino gauden prest partehartzea zabaltzeko.
    • Parte hartzeko epe bat jarri. Helburuari lotuta, eztabaidak epe finko bat izan behar du. Honek prozesuari erritmoa ematen lagunduko digu, eraginkorragoa izateko eta emaitzak lortzera bideratzeko, partehartzaileen artean frustrazioa dakarten eztabaida eta ausnarketa luzeak ekidinez. 
    • Lan egin nahi dugun pertsonak eta taldeak definitu. Interes edo inplikazio zuzenda duten perstsonak, adituak, herritarrak... personas más directamente interesadas o implicadas, expertas/os, ciudadanía, etc. Bere rol ere definitu behar da, prozesuan zein paper izango duten, alegia (nortzuk egiten duten ekarpen ordezkagarria, nortzuk kualifikatua...)
    • Behar diren baliabideak identifikatu eta prozesua horietaz hornitu.
    • Prozesuaren buruak identifikatu, nortzuk duten erabaki estrategikoak hartzeko ahalmena eta lanarekin konpromiso argia hartu behar dutenak. Gainera, proiektua lagundu eta bere jarraipenean parte hartuko duten profil teknikoa duten pertsonak identifikatuko dira.
    • Garrantzitsua da kontutan hartzea dagoeneko existizen dena. Organuren bat badaukagu (aholkularitza kontseilua, batzarra...) prozesuaren kanal garrantzitsuenetakoa izan behar da, baina ez bakarra nahitaez.
    • Abian jarriko den prozesu orotan ahots berriak gehitzeko moduan pentsatu behar da. Profil berri horiek dagoeneko daukagunaren ikuspegi berri bat eman diezagukete, nahiz eta aholkularitza organo partehartzailea baldin badugu ere.
    • Gainera, 'partehartze memorian' proposamen metodologikoa egiteko orduan partehartze metodologia hau honakoetara moldatu beharko da:
      • Gurekin lan egiten duten pertsonak
      • Denbora/epeak
      • Ditugun baliabideak
      • Helburuak
  • Partehartze prozesu bat bultzatzerakoan izan ditzazkegun beste euskarri batzuk dira. Partehartze eremuak ez dira metodologia bat (tailer bat edo talde-dinamika). Horien artean honakoak daude:

    • On-line partehartzerako tresnak. Foru Aldundiaren webgunea proposamenak jaso eta inkestak eta galdetegiak argitaratzeko.
    • Erakusketa publikoak. Proiektu eta ekimen askotan erakusketa publikoak egiteko aukera daukagu (batzutan beharrezkoa da, legez). Esparru hauek aukera ematen dute partehartzea modu askotan bideratzeko.
    • Lagungarri izan daitezke beste esparruak dira izaera formala ez duten mahainguru edo lantaldeak, bai normalean erabiltzen ditugulako edo baita sortzeko interesa dugulako.
    • 'Partehartze memorian' zehaztu ditugun profil bakoitzaren rolak ezberdindu.
    • Aurreikusitako (eta lortutako) emaitzak ukigarri egin, honek lagunduko baitigu prozesuan parte hartzen duten pertsonak motibatzen, izan ere, parte hartze zeozertarako balio duela ikusiko baitute.
    • Parte hartzeko ohiturarik ez dutenak eta euren ekarpena jasotzeko interesgarriak zaizkigunak 'bilatu'. Ahots berrika nahi baditugu, euren bila joan behar gara.
    • Hizkuntza metodologiara moldatu, profil ezberdinetako iritziak nahi baldin baditugu, izan ere, normalean partehartzeko bide berdinak eskaintzen baitizkiegu profil oso ezberdinei.