Aldundia

Aldundia

  • Foru Jauregia bisitatu daiteke?

    Bai, bisitak dohakoak dira baina hitzordua egitea beharrezkoa da. Telefonoz egin daitek 94 608 35 37 zenbakira deituz edo emailez bisitak@bizkaia.eus helbidean.

    Bisita egingo duen talde 10 lagunekoa baino handiago bada, izena, abizenak eta NAN-a biltzen dituen zerrenda bidali behar da bisitak@bizkaia.eus edo 94 608 37 56 fax zenbakira. Emaila edo fax-a ez izatekotan, zerrenda hori bisita egiteko momentuan eman daiteke.

    Bistek 30-45 minutu bitarteko iraupena dute, astelehenetik ostiralera egiten dira eta honako ordutegi hau dute:
    10:30, 11:30, 12:30, 17:00 eta 17:45 (uztaila eta abuztuan goizetan bakarrik egiten dira bisitak).

    Bisita bakoitzean gutxienez 4 lagun egon behar dira eta gehienez, 30. Hizkuntza euskera, gaztelera, ingelesa eta frantsesa dira eta aukera dago keinuen hizkuntza eskatzeko gormutuentzako.

  • Egun baliogabeen 2017ko egutegia:

    • Urtarrilaren 6a, Jaunaren Agerkundea.
    • Apirilaren 13a, Ostegun Santua.
    • Apirilaren 14a, Ostiral Santua.
    • apirilaren 17a, Pazko Astelehena.
    • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
    • Uztailaren 31a, Loiolako San Inazio
    • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
    • Urriaren 12a, Pilarreko Andre Maria.
    • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
    • Abenduaren 6a,  Konstituzioaren eguna.
    • Abenduaren 8a, Sorkundez Garbiaren Eguna.
    • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
    • 2017ko larunbat eta igande guztiak.