Kontratazio publikoa

Kontratazio publikoa

  • Nork sinatu behar ditu eskaintzak?

    Sarritan, eskaintza prestatu eta bidaltzen duen pertsona ez da sinatzeko ahalordeduna.

    Plataformak sinatzaile bat aukeratzera behartzen du, eta bat etorri behar da eskaintza bidaltzeko erabilitako sinaduraren ziurtagiri elektronikoan identifikatutakoarekin, baina ohikoa da bidalketa ez egitea ahalordedunak.

    Halakoetan, legez ezarrita dago eskaintza elektronikoa nahitaez sinatu behar dutela lizitazioetan enpresa ordezkatzeko ahalmena duten ahalordedunek. Beraz, bi aukera daude:

    • Batetik, eskaintza, osorik, ahalordedunaren/ahalordedunen ziurtagiriarekin sinatzea ; aukera honek baliozkotasuna emango lioke aplikazioko formularioetan sartutako informazioari.
    • Bestetik, gaitutako pertsona baten ziurtagiriarekin (ordezkari fisiko edo juridikoren baliozko ziurtagiria) sinatzea, eta ahaldordeunak/ahalordedunek sinatutako dokumentu elektronikoak eranstea.

      Ildo horretan, aurretiko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta eskaintza bera dira nahitaez ahalordunaren/ahalordedunen sinadura behar dutena.

    Aldi baterako enpresa-elkarteen kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak alta eman beharko die ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen ordezkariari. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.

  • Espediente bakoitzaren xehetasunean, eskaintzaren "Eskema" deskargatzeko aukera ematen dizun baliabide bat aurkituko duzu. Eskema horrek eskaintza prestatzeko behar den informazioa guztia dauka. "Eskema" ireki ahal izateko, aurretik eskaintza aurkezteko aplikazioa deskargatu behar duzu. Hala, plataformara konektatua egon gabe prestatu ahal izango duzu eskaintza.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, enpresaburua, ordezkaria edo eskaintzailearen ahalordeduna bada.

    Eskaintzak aurkezteko aplikazioa eta lizitatu nahi den eskaintzaren "Eskema" deskargatzea kontratatzailearen profilean, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak betetzea.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Lizitazio Elektronikorako Plataforma kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzeko eskaintzak eta bestelako agiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko aukera ematen duen sistema da, lege-berme guztiak dituena segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari dagokienez.

    Plataforma honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak azkartu egiten du barne-kudeaketa, eta erraztu administrazio-izapideak.

    Lizitatzaileek hau egin dezakete plataformaren bidez: lizitaziorako dokumentuak aurkeztu, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lortu eta jakinarazpenak bitarteko elektronikoak bidez jaso. Horri esker, saihestu egin ditzakete joan-etorriak.

  • Eskaintza erregistratzeko eta aurkezteko aplikazioak ahaldun bat baino gehiago sartzeko aukera ematen du; bakoitzak bere ziurtagiria erabili beharko du.

    Jakina, pertsona horiek kontratatzeko ahalordea izan behar dute.

  • Eskatutako dokumentazioak enpresaren ahaldunaren/ahaldunen sinadura digital izan behar du, eta, ahal dela, PDF formatuan aurkeztuko da.

    Paperean dagoen dokumentazioa aurkezten denean -gero digitalizatu egin behar dena-, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez bermatuko du jatorrizkoarekiko zehaztasuna. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta, salbuespenez, interesdunari agiri edo informazio originala erakusteko eska diezaioke.

  • Sartu Euskarri atalean.

  • Lehenik eta behin, "Eskema" deskargatu behar da espedientearen xehetasunetik. Eskema horretan, eskaintzari erantsi beharreko informazioa dago zehaztuta. Eskaintza prestatzeko, eskaintzak aurkezteko aplikazioarekin zabaldu behar da eskema (aplikazioa aurretiaz deskargatu behar da). Programak une oro emango du eskaintza prestatzeko behar den informazioa.

    Eskaintzak kontratatzailearen profilean ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dira.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Behar diren baldintza teknikoak lotura honetan egiazta ditzakezu, baita onartzen diren ziurtagiri elektronikoak ere.

  • Eskaintzak lizitazio elektronikorako aurkezteko aplikazio informatiko honek zifratu egiten ditu aurkezten diren datu guztiak, zure konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko.

    Jasotako datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzen dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren datu pertsonalen fitxategietan sartzen dira. Fitxategian deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko datu horiek.

  • Eskaintza prestatzeko behar den dokumentazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal da; «Nire izapideak», «Nire lizitazio elektronikoak» atalera sartu behar da, eta, ondoren, «Pendientes» fitxan identifikatu. Hortik aurrera, beste edozein lizitazio-espediente elektronikotan egin behar dena egin behar da.

  • Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza egin, itxi eta elektronikoki sinatu beharko du eta lizitazio elektronikorako plataformara bidali beharko du. Hori egin ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroaren frogagiria jasoko du.

    Lizitatzailearen ekipoan eskaintza ixteak ez du ekarriko, berez, bidaltzea, eta, eskaintza plataformara bidali ez bada, ez aurkeztutzat joko da.

    Egunean 24 orduz asteko 7 egunetan aurkeztu daitezke eskaintzak. Eskaintzaren aurkezpen-data eta -ordua Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistro elektronikoak ematen duen frogagirian ageri direnak izango dira, eta bat etorriko dira eskaintzaren harrera amaitzen den unearekin.

    Bitarteko elektronikoak erabiliz gero, bi modutara bidal daitezke eskaintzak: osorik edo bi fasetan. Bigarren aukeran, lehenenik eta behin, eskaintzaren sinadura elektronikoa helarazi beharko da -sinadura hori jasotzearekin, egintzat hartuko da eskaintzaren aurkezpena, ondorio guztietarako-, eta, gero, eskaintza bera, gehienez ere 24 orduko epean; bigarren igorpen hori adierazitako epean egiten ez bada, eskaintza erretiratu egin dela ondorioztatuko da.

    Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute -esate baterako, uste dutelako eskaintzaren neurriagatik arazoak gerta litezkeela transmisioan, sareko konexio-arazoak egon litezkeela, eta abar-, eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino lehen bidali behar dute, betiere, beren eskaintzaren hatz-marka digitala. Hala ere, 24 orduko epea izango dute eskaintza bidaltzen amaitzeko.

    Hatz-marka digitalak (enpresa eskaintzaileak sinatuta) bidea ematen du egiaztatzeko ez dela edukian aldaketarik izan behin lizitatzaileak bere eskaintza bidaltzen duen unetik aurrera.

    Ezin bada eskaintza baten edukia eskuratu artxiboa kalteturik dagoelako, lizitatzailearen ordenagailuan automatikoki sortzen den kopia baliatu daiteke, eta egiaztatu eskaintzaren hatz-marka digitala (hash) bat datorrela kontratazio-organoak daukanarekin.