OHIKO GALDERAK

Aldundia

  • Bai, bisitak dohakoak dira baina hitzordua egitea beharrezkoa da. Telefonoz egin daitek 94 608 35 37 zenbakira deituz edo emailez bisitak@bizkaia.eus helbidean.

    Bisita egingo duen talde 10 lagunekoa baino handiago bada, izena, abizenak eta NAN-a biltzen dituen zerrenda bidali behar da bisitak@bizkaia.eus edo 94 608 37 56 fax zenbakira. Emaila edo fax-a ez izatekotan, zerrenda hori bisita egiteko momentuan eman daiteke.

    Bistek 30-45 minutu bitarteko iraupena dute, astelehenetik ostiralera egiten dira eta honako ordutegi hau dute:
    10:30, 11:30, 12:30, 17:00 eta 17:45 (uztaila eta abuztuan goizetan bakarrik egiten dira bisitak).

    Bisita bakoitzean gutxienez 4 lagun egon behar dira eta gehienez, 30. Hizkuntza euskera, gaztelera, ingelesa eta frantsesa dira eta aukera dago keinuen hizkuntza eskatzeko gormutuentzako.

  • Egun baliogabeen 2017ko egutegia:

    • Urtarrilaren 6a, Jaunaren Agerkundea.
    • Apirilaren 13a, Ostegun Santua.
    • Apirilaren 14a, Ostiral Santua.
    • apirilaren 17a, Pazko Astelehena.
    • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
    • Uztailaren 31a, Loiolako San Inazio
    • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
    • Urriaren 12a, Pilarreko Andre Maria.
    • Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
    • Abenduaren 6a,  Konstituzioaren eguna.
    • Abenduaren 8a, Sorkundez Garbiaren Eguna.
    • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
    • 2017ko larunbat eta igande guztiak.

GALDERA GUZTIAK

Gizarte Zerbitzuak

GALDERA GUZTIAK

Kultura

  • Bizkaiko Kultur Txartela agortuta dago. Txartela eskuratu ahal izan duzuenok, gogoratu datorren urtarrilaren 31ra arte erabili dezakezuela. Epe hori igarota, ez du baliorik izango.

    Txartelarekin eros daiteke:

    • Liburuak: ikasketen, profesionalen edo testu libruak salbu.
    • Musika: edozein euskarritan (CD, binilo, DVD…), zuzeneko kontzertuetarako sarrerak.
    • Zinea: DVDak edo edozein euskarria, sarrerak zine aretoetarako.
    • Musika, dantza edo antzerki ikuskizunetarako sarrerak.
    • Museoak bisitatzeko sarrerak.

    Ezin dira erosi: papertegietako artikuluak, ekipoak, softwareak, jokuak edo bideojokuak.

GALDERA GUZTIAK

Zerbitzuen katalogoa

  • Gaur egun, hautatutako laguntzen/diru-laguntzen/zerbitzuen fitxak banan-banan jaitsi daitezke PDF formatuan. 2019/12/13tik aurrera, katalogo osoa jaitsi ahal izango da PDF formatuan

  • Doako nabigatzaile hauetakoren bat erabili behar da katalogoan sartzeko:

    • Internet Explorer, 11 bertsioa edo goragokoa
    • Mozilla Firefox, 60 bertsioa edo goragokoa.
    • Google Chrome, 66 bertsioa edo goragokoa.
    • Microsoft Edge.
    • Safari, 11 bertsioa edo goragokoa.

    PDF fitxategien edozein bistaratzaile (Adobe Reader XI. bertsioa, Foxit Reader, Free PDF Opener, Nitro PDF Reader, ...). Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileen azken bertsioetarako, ez dago bistaratzailerik instalatu beharrik, badaukatelako PDF bistaratzaile bat integratuta.

    Ziurtagiri elektronikoen erabileraren ondoriozko beste konfigurazio batzuk.

    Gainera, Egoitza Elektronikora bideratzen zaituzten laguntzen/diru-laguntzen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen sinadura elektronikoko sistemak erabili behar dira.

  • Bai. Erregistro elektronikoak automatikoki luzatuko du izapideari ekin zaiola erakusten duen egiaztagiri elektronikoa. Egiaztagiri horretan datu hauek aurkituko dituzu: sarrera-erregistroko zenbaki edo kodea eta aurkezpen eguna eta ordua, pertsona igortzailearen nortasuna, zure kasuari buruzko prozedura, gaiaren izena, aurkezpen-inprimakian jarritako datuen hitzez hitzeko kopia, eta hari esleitutako egiaztapen elektronikoko kodea, aukera emango duena hura kontsultatu eta bistaratzeko eta haren kopia elektronikoa inprimatzeko.

GALDERA GUZTIAK