Urriaren 13tik 29ra, mantentze-lanak egingo dira La Arenako bidezubian, A8 autobidean. Lanak gaueko 10etatik goizeko 6etara bitartean egingo dira. Beraz, ordu horietan, Bilboranzko zirkulazioa desbideratu egingo da, bypass bidez, Kantabriaranzko galtzadatik.