
BIZKAIA GOAZEN 2030
Bizkaia munduari lotuta
4 ardatza, helburua:
Nazioarte mailako foro nabarmenetan kokatzea
Ekintza aukeratu:
-
Hondakinen tratamenduei eta ingurumen-praktika onei buruzko esperientziak trukatzea
Aurrerapen-maila:
%1002015eko azaroan, Saileko ordezkari batzuk Alemaniara joan ziren, konposta egiteko instalazioen funtzionamendua eta ezaugarriak ezagutzeko.
2016. urtean, «Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzia. Ekintza Eraldatzailea: Europarentzako potentziala» ekimenean hartu genuen parte. Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen apirilaren 27tik 29ra. Europako eta Estatuko erakunde batzuetako iraunkortasun arloko adituek Zabalgarbiko lantegia bisitatu zuten, Artigas-Arraizeko Ekoparkean, eta aukera izan zuten Bizkaiko Foru Aldundiak hondakin-kudeaketan erabiltzen duen sistema ezagutzeko.
Jardunaldia amaitzeko, Mungian dagoen Koopera Reusing Center bisitatu zuten; han, etxeko hondakin txikiak berrerabiltzen dira (arropa, oinetakoak, osagaiak, liburuak, jostailuak, bazar-gaiak, aparatu elektriko eta elektroniko txikiak...), eta enplegua ematen zaie pertsona batzuei, inklusio sozialaren ikuspegiarekin betiere.
-
Nazioartean Ekonomia Itunaren ezagutza sustatzea
Aurrerapen-maila:
%75Nevadako Goi-mailako Hezkuntza Sistemaren Zuzendaritza Kontseiluak (SNES), Renoko Nevadako Unibertsitatearen ordezkari gisa (UNR), eta Bizkaiko Foru Aldundiak Ekonomia Itunaren ezagutza nazioartean sustatzeko lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten, eta, aurreikuspenen arabera, 2017 eta 2019 artean garatuko da.
Sinatutako lankidetza-hitzarmena dela eta, 2017. urtean karrerako funtzionario bat UNRren Centre for Basque Studies (CBS) zentrora joan zen, eta han izan zen 80 egunez, udaberrian. Pertsona horrek Itunaren berri eman zuen nazioartean, arloari buruzko hitzaldiak emanez eta gai buruzko ekarpen zientifiko bat eginez. Horrez gainera, 2017. urtearen amaieran, 2018. urtean UNRra joango zen funtzionario bat hautatzeko deialdia eta prozesua jarri zen martxan.
2018an ere bidali dira UNRren CBS zentroak 2019ko otsailean Ekonomia Itunari buruz kaleratuko duen argitalpenerako hitzaldien behin betiko probak. Halaber, antolatu dira 2019ko apirilaren 3an eta 4an Renon liburua aurkezteko egingo diren mintegi-jardunaldiak. Jardunaldi horietan, zazpi hizlari izango dira, eta bi pertsona arduratuko dira haiei hasiera eta amaiera emateaz. Gai honen inguruan egin diren ikerketen emaitzak ezagutaraziko dira jardunaldi horietan. Horrela, amaitutzat emango da indarreko hitzarmena gauzatzeko prozesua.
-
Smithsonian Folklife jaialdian parte-hartzea
Aurrerapen-maila:
%100Bizkaiko Lurralde Historikoak Smithsonian Folklife jaialdian izandako parte-hartzean, 2016an egin zenean, euskal kulturaren inguruko jarduera-programa oso bat egin zen.
Xedea bete zen, hain zuzen, iparramerikarrei euskal kulturaren aberastasunaren berri ematea, hainbat elementu erabilita: dantza, musika, artisautza, gastronomia, hizkuntza, herri kirolak, lanbide tradizionalak, arte-adierazpenak... Eta bereziki nabarmendu zen euskal gizartearen izpiritu berritzailea.
Oso garrantzitsua izan zen programak izan zuen eragina; izan ere, lehen mailako ekitaldi kulturala den Smithsonian Folklife Festival jaialdiaren barruan egin zen, ospe handiko kultura-erakundea den Smithsonian institutuak antolatua. Ahalmen sinboliko handiko leku batean egin zen, Estatu Batuetako hiriburuan, uztailaren 4aren inguruan. Beraz, bisitari ugari izan zituen ekimenak.
-
NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity) sarean sartzea
Aurrerapen-maila:
%100NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity) sare paneuropar bat da, Europako Batzordearen laguntzarekin sortutakoa 2016. urtean, eta estatu eta eskualdeetako hainbat gobernu ditu buru. Sarean sartuta daude hizkuntza konstituzionalen, eskualdeetakoen eta estatu txikietako hizkuntzen arloko hizkuntza-politika eta -plangintzaren eremuan lan egiten duten unibertsitateak, elkarteak eta GKEak. Hizkuntza-aniztasunerako Europako Sareak (NPLD) egindako ibilbide-orriaren helburua da hizkuntza-aniztasuna sustatzea eta Europarako hizkuntza-politika propio bat osatzea, Europa Estrategiaren barruan.
Aldundiak sare horretan parte hartu ohi du, eta, sortu zenetik, 20 bileratan izan da. Edonola ere, gertaera garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira 2017an eta 2018an:
- “Hizkuntza gutxiagotuentzako erronkak egungo gizarte konplexuetan” (2017ko azaroa).
- Euskara eta Kulturako foru diputatua Bruselan, High Level Conference biltzarrean (2017ko azaroa).
- “Lorpenak eta onurak, etorkizuneko aukerak: kultura sortzailea eta ekonomia zirkularra, hizkuntzaren erabilera eta hizkuntza-aniztasuna" mintegia. Leeuwardenen (Holanda), 2018ko urrian; Steering Committee batzordearen saio bat ere izan zen.
- NPLDren 2018ko azken bilera, Bartzelonan, Steering Committee batzordearen saio batekin.
-
Gizarte programei eta adinekoentzako programei buruzko esperientziak trukatzea Europako iparraldeko herrialdeekin
Aurrerapen-maila:
%100Aliantzen sarea eraikitzeari esker, Bizkaiko lurraldea Europako iparraldeko herrialdeetan erreferentzia diren eragileekin konektatu nahi da, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko, lankidetza-sare egonkorrak sortze aldera. Hala, harreman puntualak lankidetza-sare egonkor bihurtzeko lanean ari gara, lankidetza eta garapen bateratuko modu berriak eragingo dituzten akordioak sinatuz.
Aldundia Europako Batzordearentzat “Silver Economy” sari europarra garatu duen aliantzaren parte da, Finlandiako eskualde batekin batera. Sari hori 2018ko maiatzean eman zen. Bizkaiak modu aktiboan lagunduko du sariaren hurrengo edizioetan.
2018an, Europako zenbait eskualderekin zahartze aktiboaren inguruko esperientziak trukatzeko proiektu bat landu da, eta INTERREG deialdian aurkeztu da (2018/07/11ko Gobernu Kontseilua); besteak beste, Aarhuseko (Danimarka) eta Hanburgoko (Alemania) udalerriekin jardun da proiektu horretan.
Irailaren 22tik 28ra Bizkaia Silver Week izan da. 1.000 pertsona, enpresa eta erakunde izan dira bertan, mundu osotik etorritakoak zahartzeari eta zilarrezko ekonomiari buruz hitz egiteko.
2018an AAL Forum Bizkaian egin denez, Aarhusekin (Danimarka) elkarlanean ari gara 2019ko edizioa han antolatzeko.