Bizkaia
lurralde irekia

8. KONPROMISOA
Bizkaiko udalerrientzat gobernu irekiko tresna teknologikoak garatzea

4. ARDATZA. Gobernu irekiaren garapen teknologikoari lotutako konpormisoak

Sail/talde arduraduna

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
BiscayTIK

Sozietate zibila, sektore pribatua
Lurraldeko startupak eta enpresa teknologikoak.
Gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen arloan adituak diren enpresa eta erakundeak.

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Une hauetan, tresnak garatu badira ere, gobernu irekirako garapen teknologikoak sistematizatu eta zabaldu egin nahi dira.

Helburu nagusia

Udaletan gardentasuna, parte-hartzea eta kontu-arrazoiak ematea sustatzeko doako tresna-multzoa garatzea. Udal autonomia errespetatuz.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Tresna teknologiko bat, gutxienez, garatzea, gobernu irekiaren arlo guztien euskarri gisa.

Aintzat hartu den OPG erronka

Konpromiso hau bat dator kontu-arrazoiak emateko neurriak gehitzearekin eta baliabideen kudeaketa eraginkorra egitearekin; izan ere, tresna partekatuak eskaintzen dira, kostuen bikoiztasunak saihestuz eta beste gobernu mailak ireki daitezen erraztuz.

OPG balioak

Konpromiso honekin, gardentasuna, parte-hartzea eta kontu-arrazoiak ematea sustatzeko balioei erantzuten zaie; zehazki, tresna teknologiko berritzaileak garatzeari.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Espero da udalen gobernu irekiko ataria sortzea, definitutako tresna guztiak sartzen dituena, euskarri teknologikoa emateko udalen gobernu irekirako proiektuaren garapenari.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Lurraldearen udalerriekin batera beharrizanen definizioa eta tresnen katalogoa BERRIA 2017ko iraila 2017ko abendua
Tresna teknologikoak garatu eta hobetzea BERRIA 2018ko urtarrila 2018ko abendua
Eskuragarri dauden herraminten inplementazioa udaletan INDARREAN 2019ko martxoa 2019ko martxoa