7. KONPROMISOA
Parte-hartze soziala sustatzea emakume eta gizonen arteko berdintasun-politiketan

3. ARDATZA. Herritaren parte-hartzeari lotutako konpormisoak

Sail/talde arduraduna

Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusia

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
Foru sail guztiak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko sozietate publikoak.

Sozietate zibila, sektore pribatua
Emakumeen elkarteak, elkarteetako kide ez diren herritarrak.

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Gure gizartean emakume eta gizonen artean dagoen desberdintasun-egoera mikromatxismoen atzean ezkutatutako konstante bat da. Iraunkorrak izateaz gainera, mikromatxisko horiek emakumeen bazterkeria estrukturaleko egoeren sortzaileak dira. Egoera hori aintzat hartu eta ikusarazi nahi da. Eta hura identifikatu eta gainditzeko, paper aktiboago bat eman nahi zaie herritarrei zein gizarte zibilari. Gainera, asmoa da herritarren parte-hartzea tresna bat izatea bai emakumeak ahalduntzeko, bai BFAren menpeko partaidetza- eta lankidetza-espazioetan haien papera eta protagonismoa sustatzeko.

Helburu nagusia

Seguruagoa eta bidezkoagoa den gizarte baten alde egiteko, parte-hartzearekin, lankidetzarekin eta neurriak ezartzearekin lotutako jarduketak garatzea.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Genero-berdintasuneko politiketan aurrera egiteko, politika publikoetan eta haien prestakuntzan parte hartzeko neurriak ezartzea.

Aintzat hartu den OPG erronka

Konpromiso honek zintzotasun publikoaren erronkari erantzuten dio, batez ere; aurrerapausoa da, administrazio inklusiboago eta berdintasunezkoago batera bidean.

OPG balioak

Parte-hartzea. Konpromiso honen bitartez, parte-hartzea sustatzearen balioa azpimarratzen da; zehazki, emakumeen parte-hartzea eta mota horretako espazioetan egiten zaien aitorpena.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Emakumeen parte-hartzea areagotzea, parte-hartze eta lankidetza publiko-pribatuko espazioetan. Parte hartzeko, lankidetzarako eta sentsibilizaziorako ekimen berriak garatzea, emakume eta gizonen arteko desberdintasunari aurre egiteko eta emakumeek espazio horietan duten zeregina ikusarazteko eta paper horri garrantzi handiagoa emateko.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Elkarte feministekin, emakumeen elkarteekin eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteekin parte hartzeko eta lankidetzarako espazioak zehaztu eta sustatzea BERRIA 2018ko urtarrila 2019ko martxoa
Partaidetzarako espazioak ezartzea emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten entitate eta pertsonei egin beharreko aintzatespen publikoan INDARREAN 2016 2019