Bizkaia lurralde irekia
6. KONPROMISOA
Herritarren parte-hartzerako eredua garatzea
3. ARDATZA. Herritaren parte-hartzeari lotutako konpormisoak
Sail/talde arduraduna
Bizkaiko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusia
Ahaldun Nagusiaren Kabinetea
Beste aktore batzuk
- Gobernukoak
- Lantik
- BiscayTIK
- Foru Aldundiko sail guztiak
- Sozietate zibila, sektore pribatua
- Lurraldeko herritarrak
- Erakunde sozialak
Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa
BFAk espazio, ekimen eta tresna ugari ditu herritarren parte-hartzea sustatzeko. Hala ere, parte-hartze maila handiagoetara iritsi nahi da, eta gero eta herritar gehiago kontzientziatu nahi dira parte hartzearen garrantziaz -bai kanpoan, bai barruan-. Horretarako, besteak beste, baliabide metodologikoak, teknologikoak eta prestakuntzakoak erabiliko dira.
Helburu nagusia
Parte-hartzea finkatu nahi da BFAk ematen dituen zerbitzuen kudeaketa hobetzeko mekanismo gisa.
Konpromisoaren deskripzio laburra
BFAren parte-hartze prozesuen ibilbidea luzatu nahi da, eta, haien garapenean, prozesu, tresna eta baliabide berriak erabili nahi dira.
Aintzat hartu den OGP erronka
Zerbitzu publikoak hobetzea.
OGP balioak
Konpromiso hau bat dator OGP ekimena sustatzeko eta berrikuntza teknologikoa herritarren zerbitzura jartzeko balioekin.
Anbizioa (espero diren emaitzak)
Espero da BFAk herritarrek parte hartzeko sustatzen dituen ekimenak kuantitatiboki eta kualitatiboki gehitzea. Horretarako, egun dauden parte-hartze ekimenen kopuruaren eta Lurraldeko herritarrek ekimen horien gainean egindako balorazioaren jarraipena egingo dugu.
Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak | Berria edo indarrean | Hasiera-data | Amaiera-data |
---|---|---|---|
Web tresnak/app-ak garatzea, besteak beste, proiektu, dekretu eta arauetako parte-hartzea sustatzeko | BERRIA | 2017ko urtarrila | 2019ko martxoa |
BFAren parte-hartzeko ekimenen mapa egitea | BERRIA | 2017ko martxoa | 2019ko martxoa |
Herritarren parte-hartzearen arloko prestakuntza ematea, bai barruan bai kanpoan (urteko prestakuntza-plana) | BERRIA | 2017ko ekaina | 2019ko martxoa |