5. KONPROMISOA
Bizkaiko Foru Aldundirako politikak ebaluatzeko sistema bat definitzea

2. ARDATZA. Publikoki kontuak emateari lotutako konpromisoak

Sail/talde arduraduna

Bizkaiko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusia
Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusia

Sozietate zibila, sektore pribatua
N/A

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Lurraldearen egoeraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lanaren gauzatze-mailaren jarraipena egiteko sistema bat ezartzea, kudeaketaren barruko eta kanpoko ebaluazioaren bitartez.

Helburu nagusia

Bizkaiko Foru Aldundirako ebaluazio-sistema bat definitzea.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Kudeaketan betetze-maila neurtzea ahalbidetzen duen sistema finkatu nahi da, gizarte-pertzepzioan, adierazle makroetan eta kudeaketa-adierazleetan oinarrituta.

Aintzat hartu den OPG erronka

Kontu-arrazoiak emateko neurri gehiago hartzea.

OPG balioak

Konpromisoa kontuak emateko balioarekin lerrokatuta dago, eta informazioa ematen du kontu-emate presentzialen prozesuak sustatzeko.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Konpromiso honek aukera emango digu kontuak emateko sistema eraginkor eta garden bat antolatzeko, hainbat iturritan oinarrituko dena. Gainera, kudeaketaren ebaluazio jarraitua egin ahal izango da datu objektiboen arabera, baina baita biztanleen pertzepzio subjektiboaren arabera ere.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Ebaluazio kuantitatiboa egiteko tresnak abiaraztea INDARREAN 2016ko urtarrila 2019ko martxoa
Ebaluazio kualitatiboa egiteko tresnak abiaraztea INDARREAN 2016ko maiatza 2019ko martxoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuen kartak egitea eta ebaluatzea BERRIA 2017ko maiatza 2019ko martxoa
Lurraldeko testuinguruaren adierazle-sistema prestatzea INDARREAN 2016ko azaroa 2019ko martxoa
Sailen jarduketei lotutako kudeaketako adierazleen sistema bat prestatzea BERRIA 2016ko maiatza 2019ko martxoa