Bizkaia
lurralde irekia

4. KONPROMISOA
BFAren kudeaketan kontu-arrazoiak emateko ekimenak sustatzea

2. ARDATZA. Publikoki kontuak emateari lotutako konpromisoak

Sail/talde arduraduna

Bizkaiko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusia
Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
Beste foru sail batzuk

Sozietate zibila, sektore pribatua
Lurraldeko erakunde sozialak

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Kudeaketaren ebaluazio publikoa egiteko aukera emango digun kontu-arrazoiak emateko sistema bat abian jartzea, lehenengoz. BFAren jarduera hobeto ezagutaraztea eta jarraipenerako eta parte-hartzerako mekanismoak eskaintzea.

Helburu nagusia

Foru Aldundiaren jarduketa estrategikoen kudeaketari buruzko kontu-arrazoiak ematea.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Bizkaiko kontu-arrazoiak emateko proiektuaren bitartez, Bizkaia Goazen 2030 dokumentuan jasotzen diren proiektuen kudeaketari buruzko ebaluazio publikoa egiten da.

Aintzat hartu den OPG erronka

Kontu-arrazoiak emateko neurri gehiago hartzea.

OPG balioak

Proiektu hau bat dator erakunde publikoek kontu-arrazoiak ematearen balioekin eta parte-hartzearekin. Izan ere, kontu-arrazoiak emateko topaketak parte hartzeko espazioak ere izango dira, non proposamen berriak sortuko diren.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

BFAk zerbitzu publikoen arloan egiten duen kudeaketa hobeto ezagutzen lagundu nahi da. Xede horretarako, herritarren eta Lurraldeko erakundeen parte-hartze eta inplikazio zuzena lortu nahi dira, zerbitzuen kudeaketa, plan eta proiektuen jarraipen eta ebaluazioa egiteko.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Eredu metodologikoaren definizioa BERRIA 2015eko azaroa 2016ko maiatza
Web orrian tresna osagarriak garatzea BERRIA 2016ko iraila 2016ko abendua
Eskualdeetako topaketa presentzialak (urteko zikloak) BERRIA 2016ko azaroa 2019ko apirila
Sektoreko proiektu pilotua Foru sail batekin BERRIA 2017ko iraila 2017ko abendua
Eredua beste foru sail batzuetara zabaltzea BERRIA 2018ko urtarrila 2019ko apirila
Betetze-mailari buruzko txostenak, adierazleen araberakoak, prestatu eta argitaratzea (urteko txostena) BERRIA 2017ko urtarrila 2019ko urtarrila