Bizkaia
lurralde irekia
3. KONPROMISOA
Aldundiaren aurrekontu irekiak
1. Ardatza: Gardentasunari eta datu irekiei lotutako konpromisoak
Sail/talde arduraduna
Ogasuna
Beste aktore batzuk
Gobernukoak
Bizkaiko Behatokia / Komunikaziorako Zuzendaritza Nagusia / Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusia.
Sozietate zibila, sektore pribatua
N/A
Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa
Aurrekontuei buruzko informazioa hainbat formatutan eskaintzen zaie herritarrei. Artxibo elektronikoan, PPT aurkezpenetan zein azalpen-testuetan. Datozen urteetara begira, aurrerapausoak eman nahi dira aurrekontua aurkeztu eta zabaltzeko moduei dagokienez; izan ere, irisgarriago, dinamikoago eta pedagogikoakoak izatea lortu nahi da, foru aurrekontua hobeto ezagutarazteko eta aurrekontuaren informaziora sarbidea izateko.
Helburu nagusia
Aurrekontua ikusteko tresna bat garatzea.
Konpromisoaren deskripzio laburra
Tresna bat, gutxienez, garatzea, herritarrek informazio hori ikusteko aukera izan dezaten eta erakargarriak eta ulerterrazak diren formatuetan erabil dezaten.
Aintzat hartu den OPG erronka
Konpromiso hau bat dator kontu-arrazoiak emateko neurriak gehitzearekin eta baliabideen kudeaketa eraginkorra egitearekin; izan ere, horrela, tresna partekatuak eskaintzen dira, eta kostuen bikoiztasunak saihesten dira.
OPG balioak
Konpromiso honen bitartez, Foru Aldundiaren gardentasuna sustatzeko balioari erantzuten zaio, aurrekontu eskuragarriagoa eta ulergarriagoa prestatuz.
Anbizioa (espero diren emaitzak)
Espero da aurrekontua ikusi ahal izateko tresna bat sortzea, eskaintzen den informazioarekin modu dinamikoan aritzeko. Tresna horri esker, foru-aurrekontu bat zer den hobeto jakitea espero da.
Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak |
Berria edo indarrean |
Hasiera-data |
Amaiera-data |
---|---|---|---|
Beharrizanak eta aurrekontua ikusteko ereduak definitzea | BERRIA | 2017ko otsaila | 2017ko ekaina |
Aurrekontuaren bistaratzea argitaratzea, 1. fasea (ez interaktiboa) | BERRIA | 2017ko martxoa | 2017ko maiatza |
Bistaratze interaktiborako tresna garatu eta inplementatzea (garapena faseka) | BERRIA | 2017ko iraila | 2019ko martxoa |