Bizkaia
lurralde irekia

14. KONPROMISOA
Interes-gatazka eta bateraezintasunei buruzko foru arau bat prestatzea

6. ARDATZA. Erakundearen integritatea indartzeari lotutako konpromisoak

Sail/talde arduraduna

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
N/A

Sozietate zibila, sektore pribatua
N/A

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Kargua utzi osteko sariak kendu dituen foru araua onetsi ondoren, orain bateraezintasunak eta interes-gatazkak arautu nahi dira foru sektore publikoan.

Helburu nagusia

Gobernantza-tresnak osatzea, Gardentasunaren Foru Arauarekin, kontu-arrazoiak ematearekin eta herritarrekiko harremanarekin batera.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Bizkaiko Foru Aldundian interes-gatazka eta bateraezintasunak erregulatuko dituen foru arau bat prestatu nahi da.

Aintzat hartu den OPG erronka

Batez ere, zintzotasun publikoa gehitzeko erronkari begiratu zaio.

OPG balioak

Konpromiso honen bitartez, gardentasuna eta kontu-arrazoiak ematea sustatzeko balioari erantzuten zaio.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Interes-gatazkak eta bateraezintasunak ez ezik, ekintza publikoaren oinarri diren balioak ere aintzat hartuko dituen araua eduki nahi da.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak

Berria edo indarrean

Hasiera-data

Amaiera-data

Foru arauaren zirriborroa prestatzea BERRIA 2016ko urtarrila 2016ko abendua
Gobernu Kontseiluak foru arauaren proiektua onestea BERRIA 2017ko apirila 2017ko ekaina